2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

EGUN ON MAITEOK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur apirilaren 3a da, ostirala.

OPORRAK!!! APIRILAREN 6tik 13ra OPORRETAN egongo gara. Blogean Gorputz hezkuntza ariketak eta gauza txikiren bat jarriko dugu bakarrik egun hauetan (zuen argazkiak jartzen jarraituko dugu). APIRILAREN 14an indartsu bueltatuko gara berriro be! MUSU ERRALDOIA!


☄Tenperaturak  4 eta 14 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu.  Eguzkia pizka bat ikusiko dugu gaur hodeien artean⛅.


🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💕HH4ko EKAITZek ere oporrak behar ditu, gehien behar duena eguzkia da! Hemen eguraldi onerako super prest ikusten dugu! AUPA EKAITZ, IZUGARRIA ZARA!💕


💚LH 1eko Zuriñe margozten ibili da, zelako lan polita!ARTISTA!💚


💙Eta atzo LH2ko Amets-en urtebetetzea izan zen. Argazkian tarta ta guzti agertzen da eta Jon Maia bertsolariak egin dion bertso bat ere! ZORIONAK PITXIN!💙




EUSKARAREN ASTEA bukatzen doa, normalean txitxiburduntzia🔥 eta kantaldia 🎤egiten dugu! Pasa den urteko txitxiburduntxiaren argazkiak🖼 jarriko ditugu, ze eguraldi polita egin zuen! eta abesti batzuk abesteko, ok?







   
    


🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!




🎓Txikiok, asteko egunak ondo ikasteko prest???
Hemen duzue abesti eder bat, zuen gurasoek ere ikasi dezakete🎶!!!





KOLOREAK . Zerua eta itsasoa, gaur zuekin, URDINA.





🌄TXIMELETAK oso politak dira baina, ba al dakizue zerbait euren bizitzari buruz?




🎨Gaur berriro online eta inprimatzeko marrazkiak jartzen ditugu. Milioka 🔄izango dituzu jada! 
Gu munduko 🌍aukera guztiak ematen saiatuko gara! 




🎮Jolasen momentua. HH, puntuak lotu eta puzzle txikia.LH, animalienizenak asmatu behar dituzue, erreza, ertaina eta zaila📍.





🙅Mugitu besoak olatuak bezala, suabe, suabe su su suabe eh lagunok hasi mugitzen👣!




💡Bi esperimentu ezberdin gaurkoan, apar magikoa egiten ikasiko dugu eta bestetik Lastotxo batekin patata bat zeharkazten saiatuko gara, lortuko dugu❓ ez dakit ba nik...😳🙈






12. fitxa inprimatzeko eta animali berrien esteka, 🐓🐏baserriko animaliak🐄🐂!





Gogoratzen duzue Mari More??
Hemen duzue dantza ez ahazteko! puff, zelako martxa✅!






Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com


🚨GURASOENTZAKO OHARRA! ESTEKA HONETAN HAUR HEZKUNTZAKO UMEENTZAKO BALIABIDE ASKO DITUZUE, EMAN BEGIRADA BAT!🚨

HAUR HEZKUNTZA ETXETIK

♭Musika 🎵blogean ere sarrera ♯berri bat egin dugu, egin klick♩ estekan eta ikusi ezazu♩!
MUSIKA BLOGA

OPORRAK!!! APIRILAREN 6tik 13ra OPORRETAN egongo gara. Blogean Gorputz hezkuntza ariketak eta gauza txikiren bat jarriko dugu bakarrik egun hauetan (zuen argazkiak jartzen jarraituko dugu). APIRILAREN 14an indartsu bueltatuko gara berriro be! MUSU ERRALDOIA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.