2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

LIBURU EGUNA

Barikuan, Apirilaren 22an, Haur Hezkuntzako ikasleak liburutegian izan ziren, liburu eguna ospatzeko asmotan. Gustora ibili ginen ipuin eta istorio artean murgildurik.
Hotz ala bero, irakurri egunero!

SUKARRIETA - LH4

Joan den astean, 4. mailako ikasleok Sukarrietan egon gara.

Bertan “Ura” proiektua burutu dugu eta horrez gain Karrantza eta Ugao eskoletako hainbat lagun egin ditugu. Itzela izan da!

2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

ESKOLATIK PASEOTXOA eta LEPOKOAK HH2

ESKOLATIK PASEOTXOA
  
Eguraldi ederra aprobetxatuta, eskolatik paseotxo bat egitera atera gara. Eskolako larretan, inurriak, armiarmak, txoriak, tximeletak, txoriak, loreak, zuhaitzak,… ikusi ditugu eta gero, lasai-lasai gailetak patioan jan ditugu.



LEPOKOAK

 Kolore ezberdinetako makarroi eta apaingarriekin lepoko ederrak egin ditugu. Gu bai artistak!!


GOSARI OSASUNTSUA HH4

4 urteko neska mutilek gosari osasuntsua hartu zuten gelan.
Zukua, fruta, jogurta, zerealak, ... Zuek bai osasuntsuak!!

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

EGUZKI SISTEMA LH2


 Hona hemen 2. Mailako neska-mutilek egindako zintzilikarioak.
Eguzki Sistema dotorea, ez da ?
Ea planeta bakoitzaren izena asmatzeko gauza zaren!
Ezetz lortu!!!

Gustatuko litzaizuke planeta honetan bizitzea?

Kontuz, gero! Extralurtarrez beteta dago, eta!!!