2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

NEGUKO AZOKA HH2

Eguraldi polite egoala aprobetxatuz 2 urteko neska-mutilak plazaraino hurbildu ziren. Hamaiketakoa eskolan hartu eta gero osteratxue emoten urten ziren... 
Dotore-dotore jantzite egun zoragarria igaro zuten!


NEGUKO AZOKA

Neguko oporrak hartu baino lehen, neguko azoka, herri kirolak eta ekitaldia izan ditugu plazan.
Txikienak, Olentzerogaz argazkia atara eta gero, plazarantz abiatu ziren merkatua ikusteko prest.



Nagusienek, ordea, merkatua prestatu eta herri kiroletan ibili ziren.
Bukatzeko, danak elkartu ginen kultur etxeko aretoan, dantza eta kantu ezberdinez gozatzeko.
Egun borobila izan zen eta danok ibili ginen pozik eta alai!

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

ELKARTASUN JOSTAILUAK - HH5

Gabonak aitzaki, 5 urteko neska-mutilen etxeetan garbiketa-lanetan aritu dira.

Etxean erabiltzen ez ditugun hainbat eta hainbat jostailu izaten dituzte umeek. Jostailu horietariko batzuk bildu eta ume behartsuei helarazteko parada izan dugu. Horretarako, gure herriko plazan dagoen Koopera ontzira eroan genduzen jostailuok.

Bide batez, gabon postalak ere plazako postontzira eroan genduzen.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

ABENDUAK 22, NEGUKO AZOKA

Abenduaren 22an Neguko Azoka ospatuko dugu, urtero bezela. Neguko oporrak baino lehen gure azoka berezia antolatzen dugu herriko plazan eta ekitaldi berezia egiten dugu herriko Kultur Etxean. Aminatu eta etorri zaitezte gure produktu freskoak erostera!!!! Ondoren, oporrak!!!! Gogoratu egun horretan jardunaldi trinkoa dugula!

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

HHko ikasleek kartelak egin eta gimnasioa apaindu zuten, LH1 eta LH2koek olerkiak, aho-korapiloak, asmakizunak eta txisteak egin zituzten eta jantoki aurrean dagoen kortxoan jarri zituzten. LH3 eta LH4ko ikasleek patioan zuhaitzen euskerazko izenak ipini zituzten.


Patio ostean, "eskuetan" izeneko kantaren Flashmob-ia egin genuen HHko patioan, baita Pitx eta Txulalai dantzak egin ere!!



Arratsaldeko hiruretan ekitaldia hasi zen...


Eta ekitaldiaren ondoren, TXOKOLATADA!!!!!