2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

SANTO TOMAS AZOKA

URTEA BUKATZEKO, SANTO TOMAS AZOKA OSPATU DUGU HERRIKO PLAZAN. ZENBAT BARAZKI SALDU DUGUN!
ONDO PASA OPORRAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!



2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

LH2 ZARATAMO HERRIA EZAGUTZEN


OLENTZERO ESKOLAN

Joan den ostiralean Olentzeroren bisita izan dugu eskolan. Gutunak emateaz gain, jolasak, dantzak, eta beste hainbat ekintza egin ditugu. Gainera Guraso Elkartekoek saltxitxa gozo gozoak prestatu dituzte guztiontzat.





HH5 LIMOIZKO IZOZKIAK

Ze gozo egon diren prestatu ditugun limoizko izozkiak!!! Gu bai sukaldari trebeak!!


2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

ASKE MAITE, ASKE BIZI

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean sekulako hormairudia egin genuen eskolan Aske maite, aske bizi lelopean.




2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

PAILAZOAK

Zaratamo Udalak Euskararen eguna ospatzeko pailazoak ekarri zituen! zeinen ondo pasatu genuen, eskerrik asko!!!!





LIBURU IBILTARIA

Liburu ibiltariekin asko gozatu dugu baina agur esateko momentua heldu da!!!








OROZKO

LH3 eta LH4 OROZKORA JOAN ZIREN TXANGOA EGITERA!!!!




EUSKARAREN EGUNA

Egun polita, goizean Athletic taldeko neskak eta arratsaldean emanaldia eta txokolatada! Zorionak danori, lan izugarria egin zenuten eta!!!


ATHLETIC FUTBOL TALDEKO NESKEN BISITA

ATHLETIC TALDEKO ALAZNE GOMEZ ETA ANE BERGARA ESKOLARA ETORRI DIRA BISITA EGITERA. PRIMERAN PASATU DUGU EURAK ENTZUTEN! ESKERRIK ASKO ALAZNE ETA ANE!



UDAZKENEKO IRTEERA LH3-4

Irteera ederra egin zuten LH3 Eta LH4ko ikasleek, hemen argazki batzuk!!!


2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea

AGENDA 21

Kaixo Familia
 Agenda 21eko plangintzaren barruan plastikoaren kanpaina hasi gara.
Leloa, hauxe da: GURE ITSASOAN PLASTIKORIK EZ !


Zuen ideiak honen inguruan oso baliogarriak izango dira kanpaina aurrera eramateko.
Bideo hauek ikustera animatzen zaituztegu !



Gogoratu aurten ere tapoiaren bilketarekin jarraitzen dugula.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik.

2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

HH ZIZKI MIZKIN!!!!

HAUR HEZKUNTZAKOAK  OSO ONDO PASATU DUGU ZIZKI MIZKIN …….
  



                       

                                                                                             
                                                                                                                                            

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

DENBORAREN MAKINA 1.go MAILA

Kaixo lagunak:

1.mailako ikasleak gara eta DENBORAREN MAKINA egin dugu!!

Denboran eta espazioan bidaiatzera goaz… Iiiuuupiiii!!!





2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

AGUR SARA!

Ondo ibili zure ibilbide berrian, gauza asko ikasi eta pozik bizi! Besarkada handi bat irakasle, ikasle eta eskola guztiko langileen partez!! Faltan botako zaitugu!!!!





2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

HH GALTZAGORRI TALDEKOEKIN!!!!

Pasaden astean, 2-3-4- eta 5 urtekoak Galtzagorri  taldekoekin   olerki berriak ikasi genituen. Gainera liburu eta  ipuin  politak ekarri dizkigute. Ze  ondo!


2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea

HHko umeen argazkiak!!!!

Kaixo:

Begira ze ondo gauden Zaratamo eskolako jolastokian: natura erdian lagunekin batera primeran pasatzen dugu!

HH2-3



HH4 



HH5 


2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK/ ABIERTO EL PLAZO PARA SOLICITAR BECAS

BEKAK 2017/2018

Ikasturte honetan, bekak eskatzeko epea irailaren 18tik urriaren 18ra da.

Datorren astelehenetik hasita, prozesua hiru pausutan egingo dugu:

  • Bai beka berriztatzen duten familiek eta beka lehen aldiz edo berriz eskatu behar duten familiek, gurasoen NANaren bidez aplikaziotik ateratako inprimakia jasoko duzue eskolan.
Lehen aldiz beka eskatzen duzuenontzat edo aurreko ikasturteetan beka ukatuta izan eta berriro eskatu nahi duzuenontzat eskolan eskatu ahala eskuratuko duzue inprimakia.
KONTUZ!!! Inprimakietan, batzuetan, datuak gaizki daude edo zerbait falta da edo zuek zerbait aldatu behar izango duzue. Ondo birpasatu eta ondo bete behar dira.
  • Datu hauek zuen aurrean sartu beharko ditugu beken aplikazio informatikoan. Ikasle guztiekin egin beharko dugu, berdin aurreko ikasturteetan bekaduna izan bada ere. Egun horretarako ere, ekarri beharko duzue bakoitzak aurkeztu behar duen dokumentazioa.
  • Datuak bete ondoren, aplikazioak erregistro orri bat sortuko du familiarentzat. Prozesu guztia modu zuzenean egitea komeni da, aplikazioan beka baliozkotu ondoren ezin izango baita aldaketarik egin.

Prozesu osoa egiteko, zoritxarrez guztiontzat, Zuzendaritzan inoiz baino denbora gutxiago izango dugu zuei eskaintzeko. Beken eskaera tramiteak egiteko eskolara etorri ahal zareten egutegia eta ordutegia hurrengo hau da:

·         IRAILEAN: Egun guztietan 12:00etatik 13:00arte (ostiraletan izan ezik).
·         URRIAN: Astelehenetan eta asteartetan 9:00etatik 13:00arte.

Baliozkoak izateko eskabide guztiak urriaren 18a baino lehen eginda, zigilatuta eta sinatuta egon beharko dira.
Epea zabala dirudien arren, ez da hainbeste (ordutegi eskasiagatik). Beraz, azkenengo egunetarako ez uztea gomendatzen dizuegu, beti sortzen zaigulako arazotxo bat edo beste (aplikazio ez dabil ondo, dokumentuaren bat falta,…).

BECAS 2017/2018

El plazo para solicitar becas este curso será desde el 18 de septiembre hasta el 18 de octubre.

Desde el próximo lunes, día 18, el proceso se realizará en tres pasos:

·         Tanto las familias de las/os nuevas/os solicitantes como las familias de las/os becarias/os renovantes recogeréis en la escuela el impreso que previamente hemos sacado de la aplicación al introducir el DNI del padre o de la madre.
Los impresos para las/os que vayáis a presentar la solicitud por primera vez o las/os que os la hayan denegado años anteriores (y la queráis volver a solicitar) se imprimirán a medida que los vayáis solicitando.
¡¡¡ATENCION !!! En los impresos, a veces, faltan datos o son incorrectos o hay modificaciones a introducir por vuestra parte. Hay que repasarlos y rellenarlos bien antes de firmar la solicitud.
·         Estos mismos datos hay que introducirlos en la aplicación informática de becas en vuestra presencia. Tiene que hacerse con todo el alumnado, aunque hayan sido becarios en cursos anteriores. Para ese día también tendréis que aportar la documentación necesaria.
·         Una vez rellenados los datos, la aplicación generará una hoja de registro para la familia. Una vez validada la solicitud de beca en la aplicación no será posible modificarla por lo que es importante realizar todo el proceso de forma correcta.

Para realizar todo este proceso, por desgracia para todas/os, en Dirección vamos a tener menos tiempo que nunca para poder atenderos. Los días y horas en los que podéis acudir al centro para todos los trámites son los siguientes:

·         SEPTIEMBRE: Todos los días desde las 12:00 a las 13:00 (excepto los viernes).
·         OCTUBRE: Lunes y martes desde las 9:00 hasta las 13:00

Para ser válidas, todas las solicitudes tendrán que estar tramitadas, selladas y firmadas antes del 18 de octubre.

Aunque parezca un plazo amplio, no lo es tanto (por lo reducido del horario). Por lo tanto, os recomendamos no dejarlo para los últimos días, ya que siempre surge algún que otro contratiempo (la aplicación no funciona correctamente, falta algun documento,...).

2017(e)ko irailaren 5(a), asteartea

2017-2018 IKASTURTEA

ONGI ETORRIAK DENAK 2017-2018 IKASTURTERA!

Irailaren 7an, gogoratu kurtso berriari hasiera emango diogula. Irakasle denak lan eta lan gabiltza gelak prestatzen zuek eroso sentitzeko!! 
Badakizuenez pasa den urtean Blanca jubilatu zitzaigun eta bere ordez Maitane izango dugu, Olatz eta Naiara ere ezin izan dira eskolara bueltatu eta Alaitz eta Yoli izango ditugu gurekin. Fedek aurten idazkaritza hartuko duenez, laguntzaile bat izango du, Matxalen.  
Besarkada handia joan zaretenoi eta ongi etorri beroa zatoztenoi!




2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

AKANPADA

Ikasturtea amaitu da eta gure akanpada hemen dago. Zoragarri pasatu dugu arratsalde-gau-goizaldea. Lehenik eta behin ikasle eta gurasoekin Besopean Guraso Elkarteak antolatutako jaian. Gero Aiora eta Pitiren kantak, ikasleen dantzak, San Juan Sua eta amaitzeko eskolako gynkana. Itzela izan da!!! 
UDA ON ONA IZAN ETA ZORTERIK ONENA HEMENDIK AURRERA 6. MAILA AMAITU DUTEN GURE IKASLEEI!

* Datorren irailaren 7rarte

2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

URAREN JAIA

 Hau beroaaaaa!!! Eta beroa kentzeko, zer hoberik ura baino? Busti-busti egin eta holan bai ondo!



































2017(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

ARKOTXAKO JAIAK


Joan den asteburuan, Arkotxako jaiak ospatu ziren. Bertan gure eskolako ikasleek dantza ekitaldian parte hartu zuten eskolako abestia dantzatuz. Primeran egin zuten! ZORIONAK!





2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

IPUIN LEHIAKETA

JOAN DEN OSTIRALEAN ZARATAMOKO UDALAK ANTOLATUTAKO IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA OSPATU ZEN. 
EKINTZA OSO ONDO ANTOLATU ZEN, AURKEZLE BIKAINA, TXISTULARIA, DANTZARIA, ETA GAINERA JON ALKATEAK ETA MARI MAR ZINEGOTZIAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI OPARI POLIT BAT EMAN ZIEN. AMAITZEKO GUZTIONTZAT MERIENDA GOZO GOZOA TXOKOAN.
GURE ESKOLAKO IKASLE BATZUK, LEHIAKETAREN IRABAZLE IZAN ZIREN:

EUSKARAZKO UMEEN IPUINETAN
1. SARIA - JONE IRIGORAS
2. SARIA - LOREA MORENO
GAZTELANIAKO UMEEN IPUINETAN:
1. SARIA - AROA GALAN
ACCESIT SARIA - ALAIN CAMPOS
GAZTEEN GAZTELANIAKO 1. SARIA, GURE IKASLE OHIA DEN AZIBAR ELORZ-EK IRABAZI ZUEN.

ZORIONAK IRABAZLEEI ETA PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!
ETA DATORREN URTERAKO, JARRAITU ZUEN IPUINAK IDAZTEN.



2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala



Hemen dugu eskolako abestiaren koreografia. Oso polito prestatu dute orduz kanpoko dantza modernoko neska-mutilak eta Aitziber andereñoak. Ea denok ikasten dugun!


2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

OLINPIADAK LH1


Lehen mailakoek GREZIA zaharrera bidaiatu dugu eta olinpiar jokoekin egin dugu topo.
Hona ,hemen, kirolari  dotore eta galantak!

TXALO ZAPARRADA EURENTZAT!!!





2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

MAZEDONIA HH 2 eta 3


PASADAN OSTIRALEAN MAZEDONIA EGIN DUGU 2 ETA 3 URTEKO GELAKO IKASLEAK.

-UMEAK FRUTA DESBERDINAK EKARRI DITUZTE:
SAGARRAK, MANDARINAK, MARRUBIAK, MADARIAK, KIWIAK, GEREIZAK, PLATANOAK, PIÑA.

-ESKUAKGARBITU ONDOREN, HOR IBILI DIRA FRUTAK ZATITZEN OSO GUSTURE.
ETA GERO JATERA: FRUTA DESBERDINAK PROBATU ETA OHITURA OSASUNTSUAK APUR-APURKA BERENGANATZEN DABILTZATE.


                                        ZE GOXOA DEN MAZEDONIA!!!



2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

EUSKARAREN ASTEA

Euskararen astea ospatzen gabiltza eta hasiera emateko gela bakoitzak Euskararekiko hartutako konpromisoak egin eta aurkeztu ditu.






Ipuin kontalariak ere izan ditugu, Itziar Gamero HH, LH1 eta LH2-rekin egon da, zeinen ondo pasatu duten!!!:




Eta Miren Larrea LH3-LH6-ko ikasleekin, denak adi adi!





Txitxiburduntzia ere egin dugu, azkari ederra. Ogi guztia bukatu eta txistorra bakarrik jaten jarraitu dugu! Ze gozoa, sukaldari bikainak gara!



ZIRKORRIKA!!!



Asteazken arratsaldean kanta saio galanta izan dugu Igor eta Eireren eskutik.




Aste honek danetarako eman du, eta handienak Donostiara joan diren bitartean, txikienak Udalak emandako zuhaitzak landatu ditugu. Hazten eta koskortzen ikusiko ditugu!




Ostirala iritsi da eta Euskararen Asteko azken eguna ere bai. Goizean eta Udalaren eskutik, TOR Magoak itzelezko ikuskizuna eskaini digu. HARRITUTA GELDITU GARA!!!



Eta aste osoan zehar itxaroten egon garena, badator...KORRIKAAAAAA!!!

Zorionak eta eskerrik asko laguntza eman duzuen guraso guztioi.








2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

IGOR ANTON TXIRRINDULARIAREN BISITA

IGOR ANTON TXIRRINDULARIAREN BISITA

Gaur arratsaldean Igor Anton eta Aitor Rey txirrindularien bisita izan dugu eskolan. Oso gauza interesgarriak kontatu dizkigute kirol gogor eta polit honi buruz eta primeran pasatu dugu beraien bizipenak entzuten. Eskerrik asko Igor eta Aitor!


2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

KAZEROLADA - Martxoaren 8a

Emakumeek jasaten dituzten injustizia guztien aurrean gure desadostasuna erakusteko, KAZEROLADA erraldoia egin dugu Zaratamo Eskolan. 








2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

MARTXOAREN 8a. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Emakumeen nazioarteko eguna dela eta gure eskolan hainbat ekintza burutu ditugu. 

NAHIKOA DA, NI UNA MENOS



2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Kaixo familia:


Bihar, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna dela eta burutuko 
dugun ekitaldi berezira gonbidatu nahi zaituztegu:

Aurten mundu mailako deialdian emakumeon egoera: 
feminizidioa, soldata-diferentziak, zaintzak… 
denuntziatzeko hainbat ekitaldi prestatu dira 
eta guk ere protestan parte hartzea erabaki dugu.

12:00etatik-12:30era eskolakideak patiora aterako gara 
kazerolada burrunbatsu-erraldoi bat egitera eta zuok,
familiakgonbidatu nahi zaituztegu: zatozte eta 
bidali umeak lapiko,
 goilara, txilibitu, turuta, karraka, lapiko tapa…

NAHIKOA DA, NI UNA MENOS

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

INAUTERIAK

GURE IKASLEEK EMANALDI BIKAINA ESKAINI ZIGUTEN INAUTERI EGUNEAN. HEMEN DITUZUE HAIEN MOZORRO ETA DANTZAK.



2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

DINOSAUROAK EZAGUTZERA GOAZ!!! LH1

         Hori da, 1 mailako bidaiariak egin dutena. Eta …zein ondo pasatu duten, gainera! Egin ezazu bidaiatxoa gurekin batera, gure argazkiak ikusiz. Sartu…sartu…denboraren makinan eta… …ikusi nola ibili garen!!!