🗓Gaur apirilaren 2a da, osteguna.
AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA DA. IKUSI HURRENGOKO BIDEOA ETA MUNDUA 🌍URDINDU!!!
☄Gaur tenperatura hotzek ⛄jarraitzen dute, baina ematen du pizka bat igoko direla eta 7 eta 14 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu. Hotzak jarraitzen du eta euria☔ ere hasi da.
🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com
💖DAIRA eta ENYA etxean daude 👍eskulan piloa egiten! eskolara bueltatzean erakusketa bat egin beharko duzue egin dituzuen gauza guztiekin! 💻ordenagailuan lanean ere badaude, AUPA ZUEK!💖
EUSKARAREN ASTEArekin jarraitzeko hemen duzue Euskaraz bizi nahi abestia karaoke erara, eta azpian abesti honekin koreografia ikasteko! 🎉GORA EUSKARA TA GORA ZUEK🎊!
Gaur ipuin kontalaria🎎 etorri behar zen eskolara. Eskola itxita dagoenez zuen etxeetara ekarri dugu ipuin kontalari bat, 🎸gitarra eta guzti!
🎶Sintonia egiteko hemen duzue beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!
Gaur ere hilabeteen📆 abesti bat ekarri dugu, oraingo honetan Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin!
🎨Gaur zuk egingo duzu zure marrazkia! Bideo honetan tarta bat nola irudikatu erakuzten dizuegu, zuk egin eta zuk margotu!!
🎮HHkoentzat bi marrazki ezberdin daude, hondartza eta eskola, behean agertzen diren elementuak bakoitza bere tokian jarri behar dituzue!
LHkoentzat memoria joko bat, OROIT izena duena.
🔜LETRA ZOPA zuentzako, eskolarekin erlazionatutako hitzak aurkitu behar dituzue!
🔝Iepa Joxepa, hartu arnasa eta mugitzera! ONENAK ZARETE!💯
🔎Gaurko puzzleak Izenadubatik atera ditugu. Errezak, ertainak eta zailak dituzue. Zuek aukeratu zailtasuna eta marrazkia, aurrera!!
👐Espazio suziria 🚀egin nahi? Klick egin eta iusi ikusi...
Inprimatzeko 11. fitxara heldu gara. Animalien linka gaur azkenengoz jarriko dugu. Joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen.
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣
Gaur 2. mailako AMETSen urtebetetzea da! ZORIONAK AMETS!!!
Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com
👋BIHAR ARTE LAGUNOK!😘
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.