2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

LIBURU IBILTARIAK, LH 1-2

Aurten, liburu ibiltaria etorri zaigu eskolara. Liburuz betetako altxor bat izan dugu eta ekarritako liburu guztiez gozatu dugu. Hemen argazkitxo batzuk!!!


2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzen dugu. Goizean zehar ekintza ezberdinak burutuko ditugu Euskara gure eskolan eta eguneroko bizitzan bultzatzeko asmoz. Arratsaldean, gimnasioan, ekitaldia izango dugu, 3 urtetik 6. mailararte, ikasle guztiek dantza ezberdinak egingo dituzte guraso eta eskola osoaren aurrean, ondoren, txokolatada!!!!  Ondo izan...


2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!

Honako hau izango da Azaroaren 25erako gure egitaraua:

Aurreko egunean eta 25ean bertan ere eskuak margoztuz kartel erraldoi bat sortu eta eskolako sarreran eskegi genuen. Ondoren ikasle guztiak gimansioan batu ginen "konplize ditut eta" kanta abestu eta dantzatzeko. Hemen behan egindakoaren argazkiak utzi ditugu baita Mikel Markez-en "Konplize ditut eta" abestiaren bideoa!!!!!



2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zaratamo Eskolako ikasle eta irakasleek egunean bertan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu. 


2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

UDAZKENEKO ERAKUSKETA - HH5

Udazkenari buruz ikasitako guztia familiakoekin partekatu guretan, hostoen eta perretxikoen erakusketa antolatu dute 5 urteko neska-mutilek gelan.
Inguruko zuhaitzen izenak, plastilinazko perretxikoak, zuhaitzen marrazkiak eta beste hainbat gauza ikusi ahal izango dozuez. Hurbildu zaitezte eta ez ahaztu zuen gonbidapena!

 

2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

SARRIA - HH

Hostoak firin-faran... Udazkeneko eguraldi zoragarria lagun, Haur Hezkuntzako neska-mutilak Sarriara hurbildu ziren egun pasa. Basoan zehar osteratxu bat eman eta zuhaitzak, hostoak eta perretxikoak behatzen ibili ginen. Hiru txerrikumeen egurrezko etxea ere topatu genuen!!

Primerako eguna pasa genuen!


2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

JOLAS KOOPERATIBOAK - LH5

Azaroan jolas kooperatiboak landu ditugu gelan, gure arteko harremanak hobeak izan daitezen!!! Hemen 5. mailan gertatutakoaren irudi batzuk...



2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

JOLAS KOOPERATIBOAK, LH 3-4

Azaroan jolas kooperatiboak landu ditugu gelan, gure arteko harremanak hobeagoak izan daitezen!!! Hemen 3. eta 4. mailan gertatutakoaren irudi batzuk...