2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

INAUTERIAK 2016

Aratusteee, aratusteeee, ...
Egun polita da guztiontzat Inauteri eguna. Ikasle, irakasle eta familiek elkarrekin gozatzeko eguna. Zaldiak, Marigorringoak, Sukaldariak, Euri Tantak, Batukada, Egiptoarrak, ... Denetarik izan dugu gaurkoan!
Hona hemen ataratako argazkiak:


2 Urteko neska-mutilak zaldi bihurtu zitzaizkigun Zaldiko-Maldiko dantzatzeko:

3 Urtekoek, TTantto euren lagunaren itxura hartu zuten eta Behera Behera dantzatu ziguten:

Mitxelin izarrik gabeko sukaldariak dira hauek, baina dantzari eta kantari bikainak, Sukalde Orkresta eskaini ziguten 4 urtekoek:

Egun eguzkitsua izan genuen arren, euri tanta batzuk agertu ziren eskolatik. 5 urtekoak Euri Tanta Banintz abesten eta dantzatzen:

1. Mailako neska-mutilek martxosoenak direla erakutsi ziguten euren batukadagaz:

2. Mailakoek prestatutako antzerkiaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Zuek bai artistak!

Egiptora bidaia egin genuen 3. mailako neska-mutilei esker. Afrikan Egipto, Egipton Nilo, ...

4. Mailakoen txanda heldu zen. Zelako martxa daukaten!

Eskolako nagusienekin bukatu zen ekitaldia, 5. eta 6. mailakoek euren ikuskizunak prestatu zituzten, eta guk haiekin gozatu.



2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

MATRIKULAZIOA

Gogoratu Ostiral honetan bukatzen dela ikasle berrien aurrematrikula egiteko epea. 
Zalantzarik baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan! Etor zaitezte gurekin ikastera!