2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

LOREEN ZELAIA LH1 LH2

Herve Tullet margolariak erabiltzen duen teknika baten bitartez 1. eta 2. mailako ikasleek “LOREEN ZELAIA” sortu zuten. Denok elkarlanean sortutako zelaia izan zen.

2021(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

TAPOI SOLIDARIOAK!

Gure eskolan, Aingeru umearentzako 2 poltsa handi bete ditugu tapoi solidarioekin.

Eskerrik asko eta segi horrela!!




2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

AMERIKA 4. MAILA

 4.mailakoek, Amerikako gaiari bukaera eman nahian, totemak eraiki dituzte. Ze ondo eta gustura aritu diren lanean. Artista paregabeak ditugu eskolan!

Pasiluan zehar ditugu kokatuta, arbasoak edo ekitaldi jakin batzuk irudikatzeko asmoz.

Espero dugu gustukoa izatea!






ZER EGIN DEZAKEGU HAMAIKETAKO ORDUAN PLASTIKOA MURRIZTEKO?

 Aurten, Agenda 21ean, plastikoaren murrizketa eta hamaiketako osasuntsuaren inguruan lanean jarraitzen dugu.

Aste bitan patio orduan plastikoaren bilketa egin dugu.

Lehenengo astean, plastiko asko bildu zen.

Bigarrenean, berriz, ikasleen proposamenak kontuan hartu eta gero, plastikoaren erabilpena murriztu zen.

Emaitzak honako hauek izan dira:

Eta ikasleen proposamenak hauek izan ziren:

Euren proposamenak kontuan hartuz honako gomendio eta erabakiak hartu ditugu.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laguntzagatik!!

SEGI HORRELA!!

2021(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

INAUTERIAK 20/21

Nahiz eta aurtengo Inauteriak pixka bat desberdinak izan diren, ondo pasatzeko gogoa betikoa izan da. Ikusi gure neska-mutilak bestela. Gora Zaratamo Eskolako Inauteriak!

HAUR HEZKUNTZA

LH 1 ETA LH 2


LH 3


LH4


LH5


LH6


GURE BERTSOLARIAK















2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea