2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

EUSKARAREN ASTEA

Euskararen astea ospatzen gabiltza eta hasiera emateko gela bakoitzak Euskararekiko hartutako konpromisoak egin eta aurkeztu ditu.






Ipuin kontalariak ere izan ditugu, Itziar Gamero HH, LH1 eta LH2-rekin egon da, zeinen ondo pasatu duten!!!:




Eta Miren Larrea LH3-LH6-ko ikasleekin, denak adi adi!





Txitxiburduntzia ere egin dugu, azkari ederra. Ogi guztia bukatu eta txistorra bakarrik jaten jarraitu dugu! Ze gozoa, sukaldari bikainak gara!



ZIRKORRIKA!!!



Asteazken arratsaldean kanta saio galanta izan dugu Igor eta Eireren eskutik.




Aste honek danetarako eman du, eta handienak Donostiara joan diren bitartean, txikienak Udalak emandako zuhaitzak landatu ditugu. Hazten eta koskortzen ikusiko ditugu!




Ostirala iritsi da eta Euskararen Asteko azken eguna ere bai. Goizean eta Udalaren eskutik, TOR Magoak itzelezko ikuskizuna eskaini digu. HARRITUTA GELDITU GARA!!!



Eta aste osoan zehar itxaroten egon garena, badator...KORRIKAAAAAA!!!

Zorionak eta eskerrik asko laguntza eman duzuen guraso guztioi.