2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

DENDORAREN MAKINA!! 1.go maila

Lehenengo mailakoek haiek egindako denboraren makina aurkezten digute bideo honetan!!!
Ze ona! Zorionak!!


ERDI AROA - 2. MAILA

Ugaora bisita egin eta gero, bigarren mailako neska-mutilak Erdi Aroari buruzko aurkezpentxo bat eskaini ziguten.

Martin merkatariaren azalpenak entzuten


Ugaoko Hiri Bilduko plazan Iosune eta Martinekin 


Eskolarako bidean


AURKEZPENA

LA GALERÍA DE ARTE, 6.maila

6.mailako ikasleak “La galería de arte” prestatu dute. Honetan, haien eskulturak eta artelanak aurkeztu dituzte.

Hona hemen bideo txiki bat egindako lana ikusteko:





IUPII!!!!!1.go MAILAN GAUDE!!!!



  
Dantzatzen eta abesten..                    Arbelako lanak egiten...


Irakurtzen...                                   Heziketa fisikoa egiten..


Jolastegian...                                                              Jantokian bazkaltzen....


Jolasten...

Lagunak lagunekin eta denok elkarrekin!!!

Sintonia egiten...

Zuzenketa lanak egiten...






2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

ATHLETIC-EKO JOKALARIAK ZARATAMO ESKOLAN




Azaroaren 16an, Athletic futbol taldeko Eneko Bóveda eta Ander Iturraspe jokalariak etorri dira eskolara bisita egitera. Oso atseginak izan dira eta futbol munduan beraien ibilbidea kontatu eta gero, gure galdera piloa erantzun dute. Amaitzeko argazkiak eta sinadurak. Ederto egon gara haiekin!




EUSKARAREN EGUNA

 



Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzen da. Aurten guk eskolan Azaroaren 30ean ospatuko dugu.  Goizean zehar ekintza ezberdinak burutuko ditugu Euskara gure eskolan eta eguneroko bizitzan bultzatzeko asmoz. Arratsaldean, gimnasioan, ekitaldia izango dugu, 2 urtetik 6. mailararte, ikasle guztiek dantza ezberdinak egingo dituzte guraso eta eskola osoaren aurrean, ondoren, txokolatada!!!!  Ondo izan...



AZAROAK 25

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zaratamo Eskolako ikasle eta irakasleek egunean bertan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu. 


2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

LIBURU IBILTARIA

Azaroaren 11an "Liburu ibiltaria" programari bukaera eman diogu. Hainbat liburu interesgarri irakurtzeko aukera izan dugu: ipuinak, komikiak, nobelak... Den denak benetan politak. Amaitzeko, ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Hona hemen zein gustora egon ginen bera entzuten.





2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

LH3 ELEXALDEN

Hona hemen 3. mailakoek egindako bideo bat. Honetan Elexalde auzoko leku interesgarri batzuei buruzko azalpena ematen digute. Ea guk bezain gustukoa duzuen!!!