2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

NEGUKO AZOKA

NEGUKO AZOKA

Urteko azken egunak heldu dira eta ondo amaitzeko gure "Neguko Azoka" ospatu dugu Herriko Plazan. Hemen dituzue argazki batzuk. Ondo pasa oporrak eta gogoratu, urtarrilaren 9an hasten garela berriro. 
URTE BERRI ON!!!




2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ANTZINAKO EGIPTOKO AURKEZPENA - 3. MAILA

Hemen duzue 3. mailakoek Egiptori buruz egin duten aurkezpena eta maketa. Eskerrak momiarik ez den agertu!






ANTZERKIAK

GURE IKASLEEK ANTZERKI LABUR BAINA POLIT BATZUK ESKAINI DIZKIGUTE. EA ZUEK ERE GUK BEZALA GUSTUKO DITUZUEN!

 SKETCH-ak

ESKOLAKO AUTOBUSA


PIJAMA FESTA


BILBOKO JAIAK



HAUNTED HOUSE


ILARGIA NIRE LAGUN



GABONAK ESPAZIOAN






2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

TXORIENTZAKO TXABOLAK ETA KAMISETEN KUSTOMIZAZIÑO TAILERRA
Aurtengo tailerrean, nahiz eta udazkena samurra izan, negu gorrirako, txorientzako etxolak prestatu doguz. Ia oin txantxangorriren batek edo “okupatzen” dituezan…

Horrez gain etxeko kamisetak geure gustura dotoretu doguz… Gogotsu ibili gara!!!


2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

HH5ekoen EKINTZAK


HH5eko ikasleak Euskara Egunean txokolatada gozoa izan genuen. Lehenago Marokon murgildu ginen eta bertako objetu eta arropak probatzeko, ikusteko eta ukitzeko aukera izan genuen. Gainera, Udazkeneko aurkezpena ere prestatu genuen. Gonbidatuak eta guzti etorri ziren!

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

DENDORAREN MAKINA!! 1.go maila

Lehenengo mailakoek haiek egindako denboraren makina aurkezten digute bideo honetan!!!
Ze ona! Zorionak!!


ERDI AROA - 2. MAILA

Ugaora bisita egin eta gero, bigarren mailako neska-mutilak Erdi Aroari buruzko aurkezpentxo bat eskaini ziguten.

Martin merkatariaren azalpenak entzuten


Ugaoko Hiri Bilduko plazan Iosune eta Martinekin 


Eskolarako bidean


AURKEZPENA

LA GALERÍA DE ARTE, 6.maila

6.mailako ikasleak “La galería de arte” prestatu dute. Honetan, haien eskulturak eta artelanak aurkeztu dituzte.

Hona hemen bideo txiki bat egindako lana ikusteko:





IUPII!!!!!1.go MAILAN GAUDE!!!!



  
Dantzatzen eta abesten..                    Arbelako lanak egiten...


Irakurtzen...                                   Heziketa fisikoa egiten..


Jolastegian...                                                              Jantokian bazkaltzen....


Jolasten...

Lagunak lagunekin eta denok elkarrekin!!!

Sintonia egiten...

Zuzenketa lanak egiten...






2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

ATHLETIC-EKO JOKALARIAK ZARATAMO ESKOLAN




Azaroaren 16an, Athletic futbol taldeko Eneko Bóveda eta Ander Iturraspe jokalariak etorri dira eskolara bisita egitera. Oso atseginak izan dira eta futbol munduan beraien ibilbidea kontatu eta gero, gure galdera piloa erantzun dute. Amaitzeko argazkiak eta sinadurak. Ederto egon gara haiekin!




EUSKARAREN EGUNA

 



Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzen da. Aurten guk eskolan Azaroaren 30ean ospatuko dugu.  Goizean zehar ekintza ezberdinak burutuko ditugu Euskara gure eskolan eta eguneroko bizitzan bultzatzeko asmoz. Arratsaldean, gimnasioan, ekitaldia izango dugu, 2 urtetik 6. mailararte, ikasle guztiek dantza ezberdinak egingo dituzte guraso eta eskola osoaren aurrean, ondoren, txokolatada!!!!  Ondo izan...



AZAROAK 25

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zaratamo Eskolako ikasle eta irakasleek egunean bertan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu. 


2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

LIBURU IBILTARIA

Azaroaren 11an "Liburu ibiltaria" programari bukaera eman diogu. Hainbat liburu interesgarri irakurtzeko aukera izan dugu: ipuinak, komikiak, nobelak... Den denak benetan politak. Amaitzeko, ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Hona hemen zein gustora egon ginen bera entzuten.





2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

LH3 ELEXALDEN

Hona hemen 3. mailakoek egindako bideo bat. Honetan Elexalde auzoko leku interesgarri batzuei buruzko azalpena ematen digute. Ea guk bezain gustukoa duzuen!!!    

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

HH5 GARRAIOEKIN BURU BELARRI!


         Hormairudi ederra egin genuena!

-         Irudimena sustatuz, material birziklatuarekin bakoitzak bere garraioa sortu zuen.





-         Guztiok paperezko hegazkinak egin eta… HEGAN EGITERA!!! 





2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

2 eta 3 URTEKOAK ARNASKETAK EGITEN

        
Ze ondo egiten dituzten arnasketak 2 eta 3 urteko neska mutilak. 
OSO ONDO TXAPELDUNAK!!!

2016(e)ko irailaren 9(a), ostirala

2016/17 IKASTURTEA

ONGI ETORRIA


Ondo pasa duzue
udan oporretan
seguru nago baietz
ez nago txantxetan.
Eskolara bueltatu 
berriro geletan
primeran pasatzeko
aukera benetan.
-----
Aurkituko zineten
zuen lagunekin
hoiek ere egon dira 
kriston gogoekin.
Ondo pasako dugu
hemen elkarrekin
zelai berriei ere
atera etekin.

*********

Txanela gora
Txanela bera
pilo bat gauza
ikasteko aukera.
Baga-Biga ere hortxe duzu
matematikan jo eta su
beti egin kasu
ta laguntza behar baduzu
andereñoa ondoan daukazu.

2016(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

AKANPADA

Azkenean, hemen dekozuez Akanpada egunean ataratako hainabat eta hainbat argazki....
Egun polite izin zan eta ederto baten pasau genuen!!!

ONDO PASAU OPORRAK!

2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

AGUR ZARATAMO ESKOLA!

Eskolako nagusiei agur esateko ordua heldu zaigu... Datorren ikasturtean istitutuan abentura berri bat hastera doaz!!
LAISTER ARTE ETA ONDO IBILI!!

2016(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

AGUR HAUR HEZKUNTZA, KAIXO LEHEN HEZKUNTZA!

5 urtekook gure azken egunak igarotzen gabiz Hau Hezkuntzan. Datorren Irailean 1. mailara pasako gara, IUPI!!! Aldaketaren aldapa samurtzeko zenbait ekintza aurrera eroan ditugu: nagusien patioan egon, 1.mailako gelan lantxo batzuk egin, gorputz hezkuntzako saioa eta gure gustukoena, DUTXA!
Hona hemen argazki batzuk:

Bide batez, hemen dekozuez taldeko azken argazkiak:

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

2 URTEKOAK PLISTI-PLASTA!!

Ze gustora ibili diren eskolako txikienak igerilekuen... Eskerrak azkenean eguzkiak urten dauela!

2016(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

IRRATSAIOA - LH2

Kaixo ikus-entzule maiteok:
Oraingo honetan kazetari lana egitea tokatu zaigu. Hemen ikus dezakezue gure hiper, mega, super… IRRATSAIOAAAAA!!!
2. mailako kazetariak

2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

GREZIAKO IDOMENI HERRIAN DAUDEN ERREFUXIATUEI LAGUNTZA

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, ekialdetik ihesean datozen errefuxiatuei helarazteko elkartasun kanpaina jarri zuen abian.  Eskatzen zuten hainbat materialaren artean: UMEEN UDAKO ARROPA, OINETAKO, EGUZKI KREMA ETA HAUR-HIGIENERAKO PRODUKTUAK (fardel eta toallitak) zeuden. Eskola moduan parte hartzera gonbidatu zintuztegun eta zuei esker guzti hau lortu da!!!



Idomeniko errefuxiatuen esparrua eraitsi duten arren, GBGE elkarteak ziurtatu digu: jasotako jeneroa irabazi-asmorik gabea bildua izan dela eta beharra duten pertsonei banatuko zaiela, Euskal Herrian bertan zein hemendik kanpo.



ZORIONAK ETA GORA ELKARTASUNA!!!

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

ZIZIKI MIZKI - HH

Eguraldiaren gora beherak direla eta Haur Hezkuntzako ikasleak Zizki Mizkira joan ziren aurreko Osteguna. Gustora ibili ziren, gora eta behera, txirristatik botatzen eta bola artean murgildurik. Bai ausartak gure neska-mutilak!

ZARATAMO ETA UGAO ESKOLAK BERMEON

Joan den astean, Zaratamo eskolako 4. mailakook Bermeora joateko aukera izan dogu. Izan ere aukera hori Ugaoko eskolakoek eman digute. Aprobetxatuz euren autobusa eta harreman estua egin genuenez Sukarrietan, egun benetan polita pasatu genuen elkarrekin. 
Ea berriro errepikatzeko aukera dugun!

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

TRUKE AZOKA 2016

Pasa den urtean izan zuen arrera ikusita, aurten ere Truke azoka egin dugu. Etxean erabiltzen ez zituzten jostailuak ekarri eta elkarrekin trukatu dituzte, ERREZIKLATZEN PLANETA ZAINTZEN DUGU!!!!
ESKERRIK ASKO LAGUNOK!!!!!
Agenda21

HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA

BALE MARRAZOA LH5


5. mailakoak Txanelako gai honetan animaliak aztertuko ditugu. Guk, 14 metroko marrazoa egin genuen olatzek eta nik, jos3bak. Pasilloa metroarekin neurtu genuen eta gelakide guztiak etzanda jarri genituen. Argazki pilo atera eta begira zenbat jende sartzen den honelako tamainako marrazo batean. Handia eh!!!
Inoiz ikusi den marrazo balearik handiena 1947ko azaroaren 11n izan zen, Baba  hirlaren alboan, Karachi (Pakistan) hurbil. 2,5 metro zabal zen eta 21,5 tonelada zituen. Zenbaitek diote 18 metro edota gehiagoko luzerako marrazoak daudela.
Dagoen marrazorik handiena izan arren, marrazo baleak ez du inongo arriskurik suposatzen gizakientzat. Izatez, nahiko amultsuak eta jolastiak dira urpekariekin. Gainera bada esaten dutenik gainazalera ateratzen direla urpekariek sabelean hazka egin diezaieten.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Marrazo_balea




2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

KALEAN GORA, KALEAN BEHERA - HH5

Abestiak dioen bezala, 5 urteko neska-mutilak kalian gora eta behera ibili garaa, gure herria ezagutzeko asmoz. Elexalde, Iragorri, Goikiri, Moiordin, .... Zaratamoko hainbat auzo eta txoko ezagutu ditugu! Ai ze polita den gure herria.....

Herriko eraikin esanguratsuak ere aztertu ditugu: eskola, frontoia, kultur etxea, udaletxea, parkea, hilerria, ... eta guzti horiekin maketa bat osatu dugu. 
Eskolako lagun eta senideak gonbidatu ditugu egindako lana ikustera.

Ikusteko aukerarik izan ez bazenute, hona hemen ataratako zenbait argazki:

IRRATI SAIOA - LH6

Hona hemen 6. mailako neska-mutilek gaztelania arloan egindako irrati saioa.
3,2,1.... Mikrofonoak piztu!

ZARATAMO EZAGUTZEN LH3, LH4, LH5, LH6

Apirilaren 22an gure herriko zatitxo bat ezagutzera joan ginen. Gure gidaria alkatea izan zen, eta askorentzat berriak ziren hainbat leku ezagutzeko aukera izan genuen. Bai polita gure herria!

GORBEIA LH4, LH5, LH6

Maiatzak 3

Gorbeian gaude. Hain zuzen ere Saldropon. Bertan naturari buruzko hainbat gauza ikasi ditugu. Mapa bat eskuetan hartu eta lehengo lekua topau eta gero bertako berezitasun bat aurkitu behar izan genuen. Bazkari ostean harrapaketara jolastu genuen, irakasleek ere bai, torpetxu dabiltza baina…


BIRZIKLATZEN LH2

Bigarren mailakoek birziklatzen ikasi dugu.


Planeta kutsatu batean ez badugu bizi nahi ,birziklatu behar dugu!  Bai, horixe!
…eta gure eskolan horretan gabiltza!... 

Hori da, hain zuzen , 2. mailakoek ikasi duguna eta zuei erakusten dizueguna.


NON BIZI NAHI DUZU? 

*Planeta  gaiso,  zikin eta itsusi batean.
                                          Ala
                                        *Planeta  osasuntsu, garbi  eta polit batean

 Aukera itzazu Planeta egokia… eta…, MARTXAN JARRI   egokiena lortzeko!


Hemen ikus ditzakezue BIRZIKLATUTAKO ARTE-LANAK.  Birziklatzeko BESTE MODU BAT!!!

LIBURUEN EGUNA LH2

Hona hemen iraganeko idazleak. 

2.mailako ikasleek ipuin politak asmatu dituzte “liburu eguna” ospatzeko . Ikus itzazue adibide batzuek:




  Dotoreak, ez da?

2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

ESPERIMENTUAK - LH6

Eskolako nagusienak zientzialari lanetan ibili zaizkigu... Zuek bai artistak!
Esperimenturen bat gustuko badozue, etxean ere froga dezakezue.

BASERRIKO ANIMALIAK - HH3

Kaixo familia:
Ibilalditxo bat egin ondoren inguruko  animaliak ikustera , gero hormairudi polit bat egin dugu. Baita ere liburu bat sortu dugu guk margoztutako baserriko animaliekin.
Datorren egunetan liburu hori etxera eramango dugu txandaka gure famililiarekin batera ikusteko.
Ea gustatzen zaizuen!    
Lasterarte.

AULKIEN JOLASA

Hemen dekozuez 4 urteko neska-mutilak jolas kooperatiboan... Ederki pasa dute!

2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

LIBURU EGUNA

Barikuan, Apirilaren 22an, Haur Hezkuntzako ikasleak liburutegian izan ziren, liburu eguna ospatzeko asmotan. Gustora ibili ginen ipuin eta istorio artean murgildurik.
Hotz ala bero, irakurri egunero!

SUKARRIETA - LH4

Joan den astean, 4. mailako ikasleok Sukarrietan egon gara.

Bertan “Ura” proiektua burutu dugu eta horrez gain Karrantza eta Ugao eskoletako hainbat lagun egin ditugu. Itzela izan da!

2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

ESKOLATIK PASEOTXOA eta LEPOKOAK HH2

ESKOLATIK PASEOTXOA
  
Eguraldi ederra aprobetxatuta, eskolatik paseotxo bat egitera atera gara. Eskolako larretan, inurriak, armiarmak, txoriak, tximeletak, txoriak, loreak, zuhaitzak,… ikusi ditugu eta gero, lasai-lasai gailetak patioan jan ditugu.



LEPOKOAK

 Kolore ezberdinetako makarroi eta apaingarriekin lepoko ederrak egin ditugu. Gu bai artistak!!


GOSARI OSASUNTSUA HH4

4 urteko neska mutilek gosari osasuntsua hartu zuten gelan.
Zukua, fruta, jogurta, zerealak, ... Zuek bai osasuntsuak!!

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

EGUZKI SISTEMA LH2


 Hona hemen 2. Mailako neska-mutilek egindako zintzilikarioak.
Eguzki Sistema dotorea, ez da ?
Ea planeta bakoitzaren izena asmatzeko gauza zaren!
Ezetz lortu!!!

Gustatuko litzaizuke planeta honetan bizitzea?

Kontuz, gero! Extralurtarrez beteta dago, eta!!!





2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

EUSKAL ASTEA

Martxoaren 14tik 18ra Euskal Astea ospatu dogu eskolan. Hasteko euskararekiko gure konpromezuak irakurri ditugu eta ekintza osagarriz betetako asteari hasiera eman diogu: ipuin kontalaria, idazleen bisita, irteerak, erromeria, bertso kantaldia, Argitxoren bisita, ...

Idazlea. LAIDA MARTINEZ. LH5-LH6



Ipuin kontalaria: MIREN LARREA. HH2- HH3- HH4- HH5




IGOR MENIKA bertsolariaren eskutik, bertso kantaldia izan genuen...



LH6 koek antzerkia egin zuten...



Erromeria...



Ondo baino hobeto pasa dugu, euskaraz eta algaraz beteriko aste honetan. Eta bukatzeko, Txitxiburduntzi!!