2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

EGUN ON, APIRILA HELDU DA!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur apirilaren 1a da, asteazkena.

☄Gaur tenperatura hotzek ⛄berdintsu jarraitzen dute, baina ematen du pizka bat igoko direla eta  7 eta 14 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu.  Hotzak jarraitzen du eta zerua estalita ☁egongo da.

🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

Ez dakit 😑gogoratzen duzuen baina aspaldi Laura 💁deitzen den irakasle bat gurekin egon zen eskolan, berak bidali dizkigu bere semearekin egindako plan guzti hauek🙋! ondo begiratu👀!

1. Patata tortilla beldurgarria  egin!!
2. Egunkari zatiekin, kola zuria urarekin eta puxika batekin buru handiak egin!
3. Tutu ezberdinak eta tamaina ezberdinetako zuloak bolak sartzeko!

💙Eskerrik asko Lauris💕! oso ideia politak!💞!






Ahaztu zaigu lehenago jartzea baina EUSKARAREN ASTEAn murgilduta gaude. Gaur Athletic-eko neskak etorri behar ziren eskolara. Ezin izango ditugu zuzenean ikusi baina hemen jarriko ditugu argazki batzuk!


           




🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!




HILABETEAK📅 ondo ikasteko abesti bat jarri dugu, ikasteko edo birpasatzeko prest?





PUPU eta LOREkin KOLOREAK ikasiko ditugu, gaur GORRIA!



Aladinen marrazkiak inprimatu eta margozteko, eta online egiteko pasta gozoa eta ogia, ze gozo!!!




Zuekin, Liur azeria:

LIUR AZERIA from pkeizagirre on Vimeo.




Bi anaiak eta sorginak. Beldurgarria izango ote da?





HHkoentzako memoria jolas bat jarri dugu! Aurrera!
LHkoak mesedez pinguinoa alde batetik bestera igarotzen lagunduko duzue?





Azkar, osagaiak hartu eta hasi zaitezte pintxoa prestatzen. Orziziako Jakintza ikastolatik, gaurkoan Nerea!




Ale ba! Pintxoarekin indarra hartu ondoren, altxatu ta mugitu zaitezte, 1,2,1,2....





Eguneroko fitxa hemen duzue eta animaliak ere. Joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen, guk egunero jarriko dugu esteka, ok?
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣



🚩Gaurkoz bukatzeko, dantzara🎉! hemen duzue BABY SHARK!🎵! 



Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

👋BIHAR ARTE LAGUNOK!😘

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.