2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

EGUN ON!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 31a da, asteartea.

Gaur tenperatura hotzek jarraitzen dute,  3 eta 9 graduren artean ibiliko dira tenperaturak,  ah ze hotza☃! Udaberria🌷 heldu da baina ez dakigu non ezkutatu den!😂!!

Nola zaudete gaur? Gu pozik gaude gero eta argazki gehiago bidaltzen dituzuelako, GORA ZUEK!.

🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💗ALAINek, bere gurasoekin batera, kohete erraldoi bat egin du, begiratu lurra ze txikia ikusten den handik goitik!!!💗 Zelako artelan handia lagunok!


💕MARKELek errezeta bat bidali digu: TORTITAK. 
👉 200 ml esne
👉130 gr irin
👉Arrautz bat.
👉Legamia pizka bat. 
🌀Dena irabiagailuan sartu eta listo!💕
👏👏Ene, ze gozoak! mesedez eskolara bueltatzen garenean 😍guretzako ekarri!! 😋uuuhmm!😋


💚Aintzane irakasleak abesti eder baten bideoa bidali digu, gu denok animatu gaitezen, ingelesez noski! Goazen ikastera!💚


💓Eta bukatzeko suhiltzaileek, BAI SUHILTZAILEEK🚒 ere bideo super polit bat bidali digute zuek egiten ari zareten ahalegin handi handi honetan animatzeko. ⚡MUNDIALAK ZARETE!!💓



🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!





🎨Margotzeko momentua heldu zaigu, prestatu zuen margoak eta arratoiak! gaur ere inprimatzeko eta online margozteko! EMAN KOLOREA!🌈



Jolasteko momentua, HHkoentzat puntuak batzeko eskatuko diegu, zer aterako zaigu?
Eta LHkoentzako sekulako jokoa, inglesez, hiru Panda lagundu behar dituzue. buruari eragin!!




Norbaiteri txartel berezi bat egin nahi diozula? Hemen duzue ideia on bat!




Gorputzak mugitzeko momentua heldu zaigu gaurko eguneko ariketekin! 





LETRA ZOPA ekarri dugu gaurkoan, animalien izenak aurkituko dituzue? Begiak ondo zabaldu!




HHkoen ariketak inprimatzeko! Animali gehiago ezagutu nahi? joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen, guk egunero jarriko dugu esteka, ok?
🚩Bigarren estekari eman.
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣
Zenbat lan! animo lagunok! 





Lanaren ondoren jolasteko prest? Hemen daukazue zuen gustokoa den jolas bat, TXAKOLIN!


Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

👋BIHAR ARTE LAGUNOK!😘



2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

EGUN ON POLITEK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 30a da, astelehena.

Gaur tenperaturak 1 eta 7 graduren artean ibiliko dira, ah ze hotza☃! eta gainera euria💦. Egun ederra etxean gozo gozo igarotzeko🏠, a ze zortea gurea😀!

🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💙Junek eta Xabik egunero bloga zabaldu eta ikusten dute! Hemen dituzue!💙


💚Maider eta Lier-ek eskulanak egiten eta jolasten pasatzen dituzte egunak!💚


💛Markelek eguraldi ona ikusi du eta baratzera irten da konponketak egitera eta babak eta ilarrak hartzera. 💛 


💜Eta Ametsek eta Anek euren txakurren argazkiak bidali dituzte, Zubeltz eta Hartz, ze ederrak diren!💜


💕Eskerrik asko zuen argazkiengatik, benetan eskerrik asko💕! 💋Musu erraldoia eta jarraitu mesedez zuen egunerokoak bialtzen!! 💟ONENAK ZARETE!!!


👊Hasiko gara, ariketak egin dituzue ezta🙌? Pozten gara! Astebururaren ondoren sintoniarako prest??, AURRERA💪!

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!




🎨Marraztera goaz! Zer nahiago duzue inprimatzeko edo online egiteko? Beno ba, biak jarriko ditugu!


🐸🐝YARANA APOA ETA ERLEA ipuina ekarri dugu gurera. Ea gustatzen zaizuen, ondo zabaldu begiak👀 eta belarriak👂!!


Yarana apoa eta erlea 1 from pkeizagirre on Vimeo.

😊HHkoentzat gaurko ipuina, Mari kanela!



🎮HHkoentzat laberintoaren jolasa! 

🎮LHkoentzat beste laberinto bat, bolatxoa ateratzeko gai izango zarete!



Puzleak egiteko momentua, beste egunetan bezela 4 ezberdin jarriko ditugu piezen arabera. Hasi errezenetik eta bukatu zailenean!

9 PIEZA          16 PIEZA        25 PIEZA          36 PIEZA


👏👏HHkoentzako mezu berezia daukagu, ikusi ikusi!!! ZUEKIN SAIOA, eskerrik asko!!👏👏




🎒Ta noski, gaurko fitxa ere!


Ta bukatzeko ikusi Fedek💞 bidali digun animalien bideo hau! ze garrantzitsuak diren lagunak, nahiz eta oso ezberdinak izan! ESKERRIK ASKO FEDE💝!




💪ta astea ondo hasteko eta gorputza mugitzeko asteleheneko ariketak! GORA BIHOTZAK🙆!!



 Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

👋BIHAR ARTE LAGUNOK!😘

2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

ESNATU ETA MUGITU ZAITEZ!

Igandea da gaur, eta gorputza mugitzeko egun ederra! Berotu, familiakin egiteko ariketa eta erronka bat aukeratu!  GORA ZUEK!











Astean zehar Irrien lagunen proposamena:





Ene Kantak-en proposamena





😜BIHAR ARTE POLITEK😸!

2020(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

EGUN ON ZARATAMO!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 27a da, ostirala.

Gaur tenperaturak 3 eta 15 graduren artean ibiliko dira, egun hotza eta eguzkitsua izango dugu !🌞

Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

HH3ko IBRAk, txokolatea txurroekin jan eta bere aurpegia ere margotu du! aissss txurro gozoak😋!!


HH3ko MARKEL-ek pinguino ederrak bidali dizkugu, artelan izugarria ezta?


Ainarak, irakaslea, bere seme alabekin egin dituen eskulanak bidaltzen dizkigu ere! Sekulako artistak dituzu etxean Ainara!!



🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!






🎨Margoztera! Pirritx, porrotx eta Marimotots-en marrazki bat aukeratu eta online margotu! 
PENTSATU, SENTITU ETA EKIN😍!




👓Esperimentuek txanda! Etxean argi 💡gabe gelditzen garela? guri bost!, bananekin🍌 kandelak egiten ikasiko dugu eta!



Ordiziako Jakintza Ikastolako umeek errezetak grabatu dituzte, hemen Beñat-ek egiten duena, animatuko zarete zuek ere eta bideoak hona bidali? blog@zaratamoeskola.com





🎮JOLASTERA! jolasteko ordua heldu zaigu! Ez dakit euskeraz nola esaten den, 4 lerroan jolasa agian, zuek badakizue mesedez esan! Eta gaurko bigarren jolasa, letrak lotu deitzen da. Letrak ordenean lotu behar dituzue marrazki bat egiteko!






Ei! 💪gorputzak mugitu, hemen ostiraleko ariketak!🏃ALTXATU TA MUGITU IPURDIAK🎽! Ah, astebururako ere ariketak ditugu!


𝓟uzleen txanda, 4 jarriko ditugu, pieza eta marrazki ezberdinarekin, 🆗❓

9 PIEZA     16 PIEZA     25 PIEZA      36 PIEZA



UDABERRIA iritsi da! Zergaitik ateratzen dira loreak urtaro honetan 🌷🌸🌹?





HHkoen gaurko fitxa hemen dago. Animali gehiago ezagutu nahi? joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen, guk egunero jarriko dugu esteka, ok?
🚩Bigarren estekari eman.
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣


FITXA 7
ANIMALIAK



💻Nahikoa gaurkoz, bihar eta etzi gorputz hezkuntzako ariketak jarriko ditugu, txirriñarik ez! ASTELEHENEAN BUELTATZEN GARA, 💋Musu erraldoia danori!! Gogoratu, zuen marrazki, bideo, argazki, errezetak, artelanak, ipuinak edo ideiak helbide honetara bidali: blog@zaratamoeskola.com 

Ah, Ez ahaztu musikako bloga, hemen esteka, MUSIKA BLOGA , ONDO PASA!


👼FORMAL IBILI!👼

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

EGUNON GAZTEOK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 26a da, osteguna.

Ohhhh, gaur  tenperaturak 3 eta 11 graduren artean ibiliko dira, egun hotza izango dugu eta euria ☔datorrela esan dute! Guk oraingoz eguzkia ikusten dugu zeruan🌞!

Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

HHko Ekaitz eskulanak egiten dabil, eskuak zikin zikin ditu👐,  ikusi ikusi👀!


Eta nola ez, Aioraren katuak😻! FELISA😸 eta ATERA😹! 
(uste dut egunero irtengo direla gure blogean!!😂😂)


🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!

Ipuin polit bat, etxean zergaitik gauden azaltzen digu, belarriak👂 eta begiak 👀ondo ondo zabaldu eta entzun gure munstroaren ipuina👾!






🎨Margoztera! Mandalak online margozteko eta inprimatzeko jarri ditugu gaur. 
AUPA ZARATAMO ESKOLAKO MARGOLARIAK😍!



Eskulanen txanda. Arrain disdiratsuak egiteko bideo ederra jarri dugu. Bidaliko diguzue etxean egindako eskulanak? Bete daigun gure bloga zuen arte lanekin!! 



🎮JOLASTERA! jolasteko ordua heldu zaigu! ✔Laberintotik Sator-untzia ateratzeko gai izango zarete❓eta burbuilak apurtzeko prest ❓Probatu eta esan! 






Ei! 💪gorputzak mugitu, hemen osteguneko ariketak!🏃ALTXATU TA MUGITU IPURDIAK🎽!


L.H, gaurko zuentzako, VINCENT VAN HARTZA!

Vincent Van hartza from pkeizagirre on Vimeo.
HHko ikasleentzat eta nahi duenarentzat ere, Zazpi antxumeen ipuina jarri dugu. 
ZABALBU ONDO BEGIAK👀 ETA BELARRIAK👂!



HHkoen gaurko fitxa hemen dago. Animali gehiago ezagutu nahi? joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen, guk egunero jarriko dugu esteka, ok?
🚩Bigarren estekari eman.
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣

ARIKETAK 6
ANIMALIAK



💻Nahikoa gaurkoz, bihar gehiago! 💋Musu erraldoia danori!! Gogoratu, zuen marrazki, bideo, argazki, errezetak, artelanak, ipuinak edo ideiak helbide honetara bidali: blog@zaratamoeskola.com 

Ah, Ez ahaztu musikako bloga, hemen esteka, MUSIKA BLOGA , ONDO PASA!

👼FORMAL IBILI!👼