2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

EGUN ON ZARATAMO!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 27a da, ostirala.

Gaur tenperaturak 3 eta 15 graduren artean ibiliko dira, egun hotza eta eguzkitsua izango dugu !🌞

Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

HH3ko IBRAk, txokolatea txurroekin jan eta bere aurpegia ere margotu du! aissss txurro gozoak😋!!


HH3ko MARKEL-ek pinguino ederrak bidali dizkugu, artelan izugarria ezta?


Ainarak, irakaslea, bere seme alabekin egin dituen eskulanak bidaltzen dizkigu ere! Sekulako artistak dituzu etxean Ainara!!



🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!






🎨Margoztera! Pirritx, porrotx eta Marimotots-en marrazki bat aukeratu eta online margotu! 
PENTSATU, SENTITU ETA EKIN😍!




👓Esperimentuek txanda! Etxean argi 💡gabe gelditzen garela? guri bost!, bananekin🍌 kandelak egiten ikasiko dugu eta!



Ordiziako Jakintza Ikastolako umeek errezetak grabatu dituzte, hemen Beñat-ek egiten duena, animatuko zarete zuek ere eta bideoak hona bidali? blog@zaratamoeskola.com





🎮JOLASTERA! jolasteko ordua heldu zaigu! Ez dakit euskeraz nola esaten den, 4 lerroan jolasa agian, zuek badakizue mesedez esan! Eta gaurko bigarren jolasa, letrak lotu deitzen da. Letrak ordenean lotu behar dituzue marrazki bat egiteko!






Ei! 💪gorputzak mugitu, hemen ostiraleko ariketak!🏃ALTXATU TA MUGITU IPURDIAK🎽! Ah, astebururako ere ariketak ditugu!


𝓟uzleen txanda, 4 jarriko ditugu, pieza eta marrazki ezberdinarekin, 🆗❓

9 PIEZA     16 PIEZA     25 PIEZA      36 PIEZA



UDABERRIA iritsi da! Zergaitik ateratzen dira loreak urtaro honetan 🌷🌸🌹?





HHkoen gaurko fitxa hemen dago. Animali gehiago ezagutu nahi? joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen, guk egunero jarriko dugu esteka, ok?
🚩Bigarren estekari eman.
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣


FITXA 7
ANIMALIAK



💻Nahikoa gaurkoz, bihar eta etzi gorputz hezkuntzako ariketak jarriko ditugu, txirriñarik ez! ASTELEHENEAN BUELTATZEN GARA, 💋Musu erraldoia danori!! Gogoratu, zuen marrazki, bideo, argazki, errezetak, artelanak, ipuinak edo ideiak helbide honetara bidali: blog@zaratamoeskola.com 

Ah, Ez ahaztu musikako bloga, hemen esteka, MUSIKA BLOGA , ONDO PASA!


👼FORMAL IBILI!👼

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.