2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

EGUN ON!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 31a da, asteartea.

Gaur tenperatura hotzek jarraitzen dute,  3 eta 9 graduren artean ibiliko dira tenperaturak,  ah ze hotza☃! Udaberria🌷 heldu da baina ez dakigu non ezkutatu den!😂!!

Nola zaudete gaur? Gu pozik gaude gero eta argazki gehiago bidaltzen dituzuelako, GORA ZUEK!.

🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💗ALAINek, bere gurasoekin batera, kohete erraldoi bat egin du, begiratu lurra ze txikia ikusten den handik goitik!!!💗 Zelako artelan handia lagunok!


💕MARKELek errezeta bat bidali digu: TORTITAK. 
👉 200 ml esne
👉130 gr irin
👉Arrautz bat.
👉Legamia pizka bat. 
🌀Dena irabiagailuan sartu eta listo!💕
👏👏Ene, ze gozoak! mesedez eskolara bueltatzen garenean 😍guretzako ekarri!! 😋uuuhmm!😋


💚Aintzane irakasleak abesti eder baten bideoa bidali digu, gu denok animatu gaitezen, ingelesez noski! Goazen ikastera!💚


💓Eta bukatzeko suhiltzaileek, BAI SUHILTZAILEEK🚒 ere bideo super polit bat bidali digute zuek egiten ari zareten ahalegin handi handi honetan animatzeko. ⚡MUNDIALAK ZARETE!!💓



🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!





🎨Margotzeko momentua heldu zaigu, prestatu zuen margoak eta arratoiak! gaur ere inprimatzeko eta online margozteko! EMAN KOLOREA!🌈



Jolasteko momentua, HHkoentzat puntuak batzeko eskatuko diegu, zer aterako zaigu?
Eta LHkoentzako sekulako jokoa, inglesez, hiru Panda lagundu behar dituzue. buruari eragin!!




Norbaiteri txartel berezi bat egin nahi diozula? Hemen duzue ideia on bat!




Gorputzak mugitzeko momentua heldu zaigu gaurko eguneko ariketekin! 





LETRA ZOPA ekarri dugu gaurkoan, animalien izenak aurkituko dituzue? Begiak ondo zabaldu!




HHkoen ariketak inprimatzeko! Animali gehiago ezagutu nahi? joan apurka apurka izenak eta animaliak ezagutzen, guk egunero jarriko dugu esteka, ok?
🚩Bigarren estekari eman.
🐖🐗🐘🐙🐛IKASTERA!🐜🐝🐞🐢🐣
Zenbat lan! animo lagunok! 





Lanaren ondoren jolasteko prest? Hemen daukazue zuen gustokoa den jolas bat, TXAKOLIN!


Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

👋BIHAR ARTE LAGUNOK!😘



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.