2016(e)ko martxoakren 18(a), ostirala

EUSKAL ASTEA

Martxoaren 14tik 18ra Euskal Astea ospatu dogu eskolan. Hasteko euskararekiko gure konpromezuak irakurri ditugu eta ekintza osagarriz betetako asteari hasiera eman diogu: ipuin kontalaria, idazleen bisita, irteerak, erromeria, bertso kantaldia, Argitxoren bisita, ...

Idazlea. LAIDA MARTINEZ. LH5-LH6



Ipuin kontalaria: MIREN LARREA. HH2- HH3- HH4- HH5




IGOR MENIKA bertsolariaren eskutik, bertso kantaldia izan genuen...



LH6 koek antzerkia egin zuten...



Erromeria...



Ondo baino hobeto pasa dugu, euskaraz eta algaraz beteriko aste honetan. Eta bukatzeko, Txitxiburduntzi!!


2016(e)ko martxoakren 16(a), asteazkena

ZE GOXOA MAZEDONIA HH3

Ze ondo egon garen mazedonia prestatzen eta jaten. Animatu etxean ere egin dezakezue.
Hemos estado preparando y comiendo macedonia.  Animaos, en casa también podéis prepararla.

ON EGIN!!!  ZE GOXOA!!

2016(e)ko martxoakren 15(a), asteartea

LH6 UPO Mendian

Martxoaren 15ean, LH6ko ikasleak Upo mendira joan ziren.
Eguraldi zoragarria izan zuten! Hemen irudi batzuk...

HORRELAKOAK GARA - HH5

5 Urteko neska-mutilak nolakoak garen aztertzen ibili gara azken asteotan. Nola egoten gara amaren tripa barruan? Nola jaiotzen gara? Nolakoak gara kanpotik? Nolakoak gara barrutik? Galdera hauen eta beste askoren erantzunak bilatzen jardun gara...

Haurdunaldiaren prozesua aztertu genuen, Espermatozoide eta obulu bihurtu ginen, likido amniotikoari buruz aritu ginen, urak botatzea zer den ikasi genuen, ama haurdun bat gonbidatu genuen gelara (Eskerrik asko Ostaiska eta Amets!), gure jaiotzari buruz aitatxok eta amatxok idatzitako gutunak irakurri genituen, gure argazkiekin albuna osatu genuen, ...

Gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den ere aztertu dugu. Gure siluetak egin ditugu eta gorputz atal ezberdinei buruz ikasi dugu (burmuina, bihotza, birikiak, urdaila, zainak, ...). Amaia medikuaren bisita izan genuen eta gure bihotz taupadak entzun ahal izan genituen. Anbrosio ere gelan izan dugu egun batzuetan hezurdurari buruz gehiago ikasteko asmoz. 

Hona hemen egindako lanaren argazki batzuk:

2016(e)ko martxoakren 8(a), asteartea

MARTXOAK 8

Gaur, Martxoak 8, Emakumearen eguna ospatu dogu eskolan. Pajarita moreak jantzi, guretzako emakume garrantzitsuenen argazkiak aztertu, zine foruma, ... Eta bukatzeko danok elkartu gara abesteko eta dantzatzeko.

GORA, GORA, GORA EMAKUMEAK!

2016(e)ko martxoakren 7(a), astelehena

MASAJEA

Hona dekozuez 5 urteko gelako neska-mutilek 2 urteko gelakoei masajea ematen... Zein goxo dauden!


Honatx Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Kas kas oskola". Gozatu masajeak ematen eta jasotzen...