2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

EGUNON KOADRILLA!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 25a da, asteazkena.

Irakurri dugu, gaur  tenperaturak 6 eta 16 graduren artean ibiliko direla eta zeruan eguzkia izango dugula🌞. Leihotik begiratu eta urdin urdin ikusi dugu zerua! EGUN EDERRA DATOR LAGUNOK!💥

Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso ditugu, eta noski, hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

L.H.1.go mailako Zuriñeren amamak udaberri 🌷marrazki bat egiteko eskatu die, Zuriñe, Unai eta bere lehengusinari.  Marrazki ederra bidali digu Zuriñek😍! ZE POLITA!


Aiorak bere katuen😽 argazkiak bidali ditu, ah ze parea FELISA eta ATERA! (askoz gehiago bidali ditu baina ez ditugu gaur denak jarriko😜)Zuen amimalien 🐯🐮🐭argazkiak ere ikusi nahi ditugu!🐙🐢🐭 blog@zaratamoeskola.com🐸🐼




🐾Eskerrik asko zuen argazkiengatik, bete daigun bloga zuen eguneroko ekintzekin! 💋💋💋

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Gaurkoan, denok masajea egitera, beraz deitu zuen neba arrebak, gurasoak edota zuekin bizi direnak eta masajea egitera! Aurrera ba🎈!






🎨Online margozteko momentua, aukeratu irudiak eta kolorea eman, GORA ZARATAMOKO ARTISTAK😍!



🎮JOLASTERA! jolasteko ordua heldu zaigu! ✔Laberintotik ateratzeko gai izango zarete? Probatu eta esan! Maila ezberdinak daude, noraino heldu zara❓Arrantzarako prest??? Bota haria eta harrapatu arrainak!





Ei! 💪gorputzak mugitu, hemen asteazkeneko ariketak!🏃ALTXATU TA MUGITU IPURDIAK🎽!




🀄Puzleak egiteko momentua heldu da! Gaur ere piezetan sailkatu ditugu baina marrazkia ezberdinak izango dira. 

9 PIEZA       25 PIEZA      64 PIEZA


🍔Hemen errezeta bat jarri dugu zuen familiekoekin egiteko,🍣 animatzen zarete zuen errezeta bereziak bidaltzen?😛 ba hona bota: blog@zaratamoeskola.com



🔎Esperimentu bat, zurrunbiloa botilan🌀. Lortuko al duzue? kontatu atera zaizuen. Beste esperimenturen bat probatu duzue etxean? 





HHkoen gaurko fitxa hemen dago. Beste zerbait gehitu diogu, animaliak ezagutu nahi?
🚩Bigarren estekari eman ta ikastera.
 🚧LANERA!


💻Nahikoa gaurkoz, bihar gehiago! 💋Musu erraldoia danori!! Gogoratu, zuen marrazki, bideo, argazki edo ideiak helbide honetara bidali: blog@zaratamoeskola.com 

Ah, Ez ahaztu musikako bloga, hemen estekan, MUSIKA BLOGA , ONDO PASA!

👼FORMAL IBILI!👼

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.