2017(e)ko irailakren 26(a), asteartea

HHko umeen argazkiak!!!!

Kaixo:

Begira ze ondo gauden Zaratamo eskolako jolastokian: natura erdian lagunekin batera primeran pasatzen dugu!

HH2-3



HH4 



HH5 


2017(e)ko irailakren 19(a), asteartea

BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK/ ABIERTO EL PLAZO PARA SOLICITAR BECAS

BEKAK 2017/2018

Ikasturte honetan, bekak eskatzeko epea irailaren 18tik urriaren 18ra da.

Datorren astelehenetik hasita, prozesua hiru pausutan egingo dugu:

  • Bai beka berriztatzen duten familiek eta beka lehen aldiz edo berriz eskatu behar duten familiek, gurasoen NANaren bidez aplikaziotik ateratako inprimakia jasoko duzue eskolan.
Lehen aldiz beka eskatzen duzuenontzat edo aurreko ikasturteetan beka ukatuta izan eta berriro eskatu nahi duzuenontzat eskolan eskatu ahala eskuratuko duzue inprimakia.
KONTUZ!!! Inprimakietan, batzuetan, datuak gaizki daude edo zerbait falta da edo zuek zerbait aldatu behar izango duzue. Ondo birpasatu eta ondo bete behar dira.
  • Datu hauek zuen aurrean sartu beharko ditugu beken aplikazio informatikoan. Ikasle guztiekin egin beharko dugu, berdin aurreko ikasturteetan bekaduna izan bada ere. Egun horretarako ere, ekarri beharko duzue bakoitzak aurkeztu behar duen dokumentazioa.
  • Datuak bete ondoren, aplikazioak erregistro orri bat sortuko du familiarentzat. Prozesu guztia modu zuzenean egitea komeni da, aplikazioan beka baliozkotu ondoren ezin izango baita aldaketarik egin.

Prozesu osoa egiteko, zoritxarrez guztiontzat, Zuzendaritzan inoiz baino denbora gutxiago izango dugu zuei eskaintzeko. Beken eskaera tramiteak egiteko eskolara etorri ahal zareten egutegia eta ordutegia hurrengo hau da:

·         IRAILEAN: Egun guztietan 12:00etatik 13:00arte (ostiraletan izan ezik).
·         URRIAN: Astelehenetan eta asteartetan 9:00etatik 13:00arte.

Baliozkoak izateko eskabide guztiak urriaren 18a baino lehen eginda, zigilatuta eta sinatuta egon beharko dira.
Epea zabala dirudien arren, ez da hainbeste (ordutegi eskasiagatik). Beraz, azkenengo egunetarako ez uztea gomendatzen dizuegu, beti sortzen zaigulako arazotxo bat edo beste (aplikazio ez dabil ondo, dokumentuaren bat falta,…).

BECAS 2017/2018

El plazo para solicitar becas este curso será desde el 18 de septiembre hasta el 18 de octubre.

Desde el próximo lunes, día 18, el proceso se realizará en tres pasos:

·         Tanto las familias de las/os nuevas/os solicitantes como las familias de las/os becarias/os renovantes recogeréis en la escuela el impreso que previamente hemos sacado de la aplicación al introducir el DNI del padre o de la madre.
Los impresos para las/os que vayáis a presentar la solicitud por primera vez o las/os que os la hayan denegado años anteriores (y la queráis volver a solicitar) se imprimirán a medida que los vayáis solicitando.
¡¡¡ATENCION !!! En los impresos, a veces, faltan datos o son incorrectos o hay modificaciones a introducir por vuestra parte. Hay que repasarlos y rellenarlos bien antes de firmar la solicitud.
·         Estos mismos datos hay que introducirlos en la aplicación informática de becas en vuestra presencia. Tiene que hacerse con todo el alumnado, aunque hayan sido becarios en cursos anteriores. Para ese día también tendréis que aportar la documentación necesaria.
·         Una vez rellenados los datos, la aplicación generará una hoja de registro para la familia. Una vez validada la solicitud de beca en la aplicación no será posible modificarla por lo que es importante realizar todo el proceso de forma correcta.

Para realizar todo este proceso, por desgracia para todas/os, en Dirección vamos a tener menos tiempo que nunca para poder atenderos. Los días y horas en los que podéis acudir al centro para todos los trámites son los siguientes:

·         SEPTIEMBRE: Todos los días desde las 12:00 a las 13:00 (excepto los viernes).
·         OCTUBRE: Lunes y martes desde las 9:00 hasta las 13:00

Para ser válidas, todas las solicitudes tendrán que estar tramitadas, selladas y firmadas antes del 18 de octubre.

Aunque parezca un plazo amplio, no lo es tanto (por lo reducido del horario). Por lo tanto, os recomendamos no dejarlo para los últimos días, ya que siempre surge algún que otro contratiempo (la aplicación no funciona correctamente, falta algun documento,...).

2017(e)ko irailakren 5(a), asteartea

2017-2018 IKASTURTEA

ONGI ETORRIAK DENAK 2017-2018 IKASTURTERA!

Irailaren 7an, gogoratu kurtso berriari hasiera emango diogula. Irakasle denak lan eta lan gabiltza gelak prestatzen zuek eroso sentitzeko!! 
Badakizuenez pasa den urtean Blanca jubilatu zitzaigun eta bere ordez Maitane izango dugu, Olatz eta Naiara ere ezin izan dira eskolara bueltatu eta Alaitz eta Yoli izango ditugu gurekin. Fedek aurten idazkaritza hartuko duenez, laguntzaile bat izango du, Matxalen.  
Besarkada handia joan zaretenoi eta ongi etorri beroa zatoztenoi!