2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

EGUN ON LAGUNOK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

Gaur martxoaren 23a da, astelehena!

Asteburu ederra izan dugu, eguraldi eguzkitsua🌞! eta gaurko, zer? Ba esaten dute euria datorrela☔, ikusten joango gara, baina egia esan hobeto👌!etxean gozo gozo😌!


Zuek ez zarete animatu argazkiak 📷bidaltzera, baina irakasle batek bere etxeko leihoetatik zer ikusten duen bidali 📫 digu:




Argazkirik ez, baina  2. mailako Ametsek marrazki bat bidali digu gu guztiok animatzeko💪, ze polita,💕 eskerrik asko Amets😘!


Badakizue argazki📷, bideo 📹edo marrazkiren 💮bat bidali nahi baduzue erabili helbide hau📥: blog@zaratamoeskola.com



🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!



Ander-ek ✊bideo bat bidali digu eskuak 👐garbitu behar ditugula gogorarazteko, ikusi nahi? Berri txarrak taldearen bertsio berezia!!!👏👏👏👏





Margotzeko garaia. Link honetan zuk zeuk osotzen duzu zure marrazkia eta ondoren online margozten duzu, SUPER POLITA❤!





Jolasteko momentua heldu zaigu! Lehenengo nagusientzako "Simonek esaten du" jolasa jarro dugu, memoria lantzeko! begiratu zenbat kolore eta soinu gogoratzeko gai zareten, aurrera!


Eta txikientzako eta ez ain txikientzako kamaleoian jolasa! Kamaleoiek letrak izango dituzte eta zuek teklatuan letra hoiek pultsatu behar dituzue!



Puzleen txanda. Gokuren puzzle bat egingo dugu, txikientzako 9 piezekin. Gero marrazki berdina 25 piezekin, eta zailagoa oraindik 61 piezekin. Eragin ondo buruari!


GOKU 9 PIEZA                 GOKU 25 PIEZA                 GOKU 61 PIEZA




HH, Ipuina entzuteko prest? Zuekin 🐜INURRIA ETA TXIRRITA. Begiak eta belarriak ondo ondo zabaldu!




LH, hemen zuentzako ipuina: EMAKUMEA ETA BELE BALTZA




📍HH, ez ditugu zuen lanak ahazten, Hemen duzue gaurko fitxa:



💻Nahikoa gaurkoz, bihar gehiago! 💋Musu erraldoia danori!! Gogoratu, zuen marrazki, bideo, argazki edo ideaik helbide honetara bidali: blog@zaratamoeskola.com

👼FORMAL IBILI!👼



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.