Eskerrik asko danori, oso ondo pasatu genuen! Uda eta opor ederrak pasa, irailean ikusiko dugu elkar berriro!!
2019(e)ko ekainaren 25(a), asteartea
URAREN JAIA
Ze ondo pasatu genuen, guztiz bustita bukatu genuen denak!!!
5. ETA 6. mailakoen INGELES BARNETEGIA
Hurrengo argazkietan ikusiko duzuenez, San Martin de Unx-eko ingeles barnetegian igarotako egunak zoragarriak izan dira, ingelesa indartzeaz gain, gure arteko harremanak sendotu ditugu eta “topera” dibertitu gara.
2019(e)ko ekainaren 13(a), osteguna
BIHOTZ BIRIKI BIZKORTZEA BBB- RCP ERDARAZ
5. eta 6. mailakoek BBB-a egiten ikasi dute eta anbulantzia baten barruan egoteko aukera izan dute. Benetan interesgarria eta erabilgarria ikasi dugun guztia.
BIZIKLETA
Urtero bezela 5. eta 6. mailakoak bizikletan bidetik nola joan behar den ikasi dute eta paseo ederra egin ere! Eguraldiak ere lagundu die! ikusi, ikusi...
TRUKE AZOKA!!!
Aurreko
ikasturteetako ohiturari jarraituz, aurten ere truke azoka antolatu dugu eta horrela gure helburua bete egin da,
aspaldian erabili ez ditugun liburu, ipuin eta jostailu zoragarriei bigarren
bizitza eman diegu.
Eskerrik asko parte
hartu duzuen guztioi eta besteoi animatu hurrengo ikasturtean parte hartzen.
BIRZIKLATU, MURRIZTU ETA BERRERABILI!!!!
![]() |
|
|
|
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)