2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

EGUN ON ZARATAMO!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

Gaur martxoaren 17a da, asteartea.

Lehiotik 👀begiratuta euria ☔daukagu eta nahiko tenperatura hotzak⛄! Baina berdin zaigu, etxean gozo gozo gaude eta!🏡

Sintonia egiteko hemen duzue abesti eder bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba!



Egun batzuk etxean 🏠pasatu ditugu beraz gorputza ⛹mugitu beharko dugu, ezta? Hemen dituzue etxean egiteko ariketa eta jolas batzuk, ea zer iruditzen zaizkizuen!





Ona, ezta? ba gorputz hezkuntzaren ondoren, zerbait marrazteko garaia heldu zaigu. Esteka honetan marrazki ezberdinak dituzue online margozteko. Atera barruan duzuen artista hori!




Zerbaitetara jolastu nahi? jolas honetan bola gorrietan egin behar duzu klick! ea zenbat harratzen dituzun!

HH- koak puzle bat egiteko prest zaudete? eta puntuak jarraitzeko? hemen dituzue bi aukerak!. 

Ipuina entzuteko garaia da HHkoentzat ere, Koxmeren gezurrak ipuina ikusi eta entzuteko prest? Aurrera ba!

KOXMEREN GEZURRAK



HH4 eta 5, Fedek eta Saioak fitxa batzuk utzi dituzte zuek inprimatu eta egiteko, lan egune bakoitzean bi izango dituzue. Esteka honetan lehenengo biak aurkituko dituzue. Lanera ba lagunok!

LANAK 1



LHkoak, ipuin  bat entzun nahi? ba zabaldu belarriak eta gozatu.


Hau da dana gaurkoz, bihar hobeto. Hemen utziko dizuet email bat, galderarik baduzue, ideiaren bat, jolas super politaren bat ezagutzen baduzue edota gurekin hitzegin nahi baduzue, bidali email bat helbide honetara: blog@zaratamoeskola.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.