2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

EGUN ON POLITEK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 30a da, astelehena.

Gaur tenperaturak 1 eta 7 graduren artean ibiliko dira, ah ze hotza☃! eta gainera euria💦. Egun ederra etxean gozo gozo igarotzeko🏠, a ze zortea gurea😀!

🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💙Junek eta Xabik egunero bloga zabaldu eta ikusten dute! Hemen dituzue!💙


💚Maider eta Lier-ek eskulanak egiten eta jolasten pasatzen dituzte egunak!💚


💛Markelek eguraldi ona ikusi du eta baratzera irten da konponketak egitera eta babak eta ilarrak hartzera. 💛 


💜Eta Ametsek eta Anek euren txakurren argazkiak bidali dituzte, Zubeltz eta Hartz, ze ederrak diren!💜


💕Eskerrik asko zuen argazkiengatik, benetan eskerrik asko💕! 💋Musu erraldoia eta jarraitu mesedez zuen egunerokoak bialtzen!! 💟ONENAK ZARETE!!!


👊Hasiko gara, ariketak egin dituzue ezta🙌? Pozten gara! Astebururaren ondoren sintoniarako prest??, AURRERA💪!

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!




🎨Marraztera goaz! Zer nahiago duzue inprimatzeko edo online egiteko? Beno ba, biak jarriko ditugu!


🐸🐝YARANA APOA ETA ERLEA ipuina ekarri dugu gurera. Ea gustatzen zaizuen, ondo zabaldu begiak👀 eta belarriak👂!!


Yarana apoa eta erlea 1 from pkeizagirre on Vimeo.

😊HHkoentzat gaurko ipuina, Mari kanela!



🎮HHkoentzat laberintoaren jolasa! 

🎮LHkoentzat beste laberinto bat, bolatxoa ateratzeko gai izango zarete!



Puzleak egiteko momentua, beste egunetan bezela 4 ezberdin jarriko ditugu piezen arabera. Hasi errezenetik eta bukatu zailenean!

9 PIEZA          16 PIEZA        25 PIEZA          36 PIEZA


👏👏HHkoentzako mezu berezia daukagu, ikusi ikusi!!! ZUEKIN SAIOA, eskerrik asko!!👏👏




🎒Ta noski, gaurko fitxa ere!


Ta bukatzeko ikusi Fedek💞 bidali digun animalien bideo hau! ze garrantzitsuak diren lagunak, nahiz eta oso ezberdinak izan! ESKERRIK ASKO FEDE💝!




💪ta astea ondo hasteko eta gorputza mugitzeko asteleheneko ariketak! GORA BIHOTZAK🙆!!



 Zuen argazki 📷eta arte lanak jaso eta hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

👋BIHAR ARTE LAGUNOK!😘

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.