2016(e)ko urtarrilakren 26(a), asteartea

INAUTERIAK

Inauteriak ospatzeko urtero bezala, jaialdia prestatzen hasi gara dagoeneko. Datorren Ostiralean, Otsailaren 5ean, goizeko 10:00etatik 11:30etara jantokian elkartuko gara ikuskizunaz gozatzeko asmoz.

Denak gonbidatuta zaudete, animatu eta mozorrotuta etorri!
GORA INAUTERIAK!


AGATE DEUNA

Hurrengo ostegunean, Otsailaren 4an, Agate Deuna kantatzera irtengo gara arratsaldez.
Honako hau izango da ibilbidea:

15:15 Iragorri (LH 3,4,5 eta 6)
15:25 Pisuetan (LH 1 eta 2)
15:30 Enparantzan (HH5)
15:45 Gurutzalden (HH2, 3 eta 4)
16:00 Eskolan 

Eguraldi txarra eginez gero, lehenengo ziklokoek eta haur hezkuntzakoek eskolan bakarrik

abestuko dute, eta 2. eta 3. ziklokoek herriko plazan eta Gurutzalden.

AGATE DEUNA

AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
BIHAR DABA DEUNA AGATE
ETXE HONETAN ZORION HUTSA
BETIKO EUKO ALDABE.

SANTA AGEDA BEZPERA DOGU
EUSKAL HERRIKO EGUNA
ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO
AUKERATUA DOGUNA.

ESKOLAKO TALDEA HEMENTXE GAGOZ
DENOK GAZTEAK ETA GAI
MUNDU GUZTIA IGARO DOGU
ITSAS, LEHOR, MENDI, ZELAI.

ETXEKO ANDRE ETA NAGUSI
ZABALDU ZUEN ATEAK
OHITURA ZAHARRAK JARRAITZEN GATOZ
ZARATAMOKO ESKOLA.




OSTADARRA HH3

“OSTADARRA JAIO DA
EGUZKITAN EURITAN
ERROMAKO ZUBIA 
GURE BEGIBISTAN”

Ze ondo! Lehengo egunean ostadarra ikusi genuen eskolatik...


HH4 TALDE BIHURRIA





GURE HERRIA HOBETO EZAGUTZEN LH2

Nahi duzu Zaratamo herria ezagutu?
Aukera ezin hobea daukazu! Sar zaitez gure BLOGaren 2.mailako atalean eta … 
IKUSI ETA IKASI!!!
2015 eko azaroan, 2. mailako ikasleek egindako lana eta aurkezpena.
DOTOREA, EZ DA?

2016(e)ko urtarrilakren 24(a), igandea

MAKILAKIXKI HH5

Bost urteko gelako neska-mutilek Makilakixki antzerkia prestatu eta 2,3 eta 4 urtekoen aurrean antzeztu dute. Lan zoragarria egin dute eta ikusleek ere izugarri disfrutatu dute.

Zuekin 5 urteko gelako artistak!! Makilakixki, Kixkimakila!!