2016(e)ko maiatzakren 31(a), asteartea

GREZIAKO IDOMENI HERRIAN DAUDEN ERREFUXIATUEI LAGUNTZA

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, ekialdetik ihesean datozen errefuxiatuei helarazteko elkartasun kanpaina jarri zuen abian.  Eskatzen zuten hainbat materialaren artean: UMEEN UDAKO ARROPA, OINETAKO, EGUZKI KREMA ETA HAUR-HIGIENERAKO PRODUKTUAK (fardel eta toallitak) zeuden. Eskola moduan parte hartzera gonbidatu zintuztegun eta zuei esker guzti hau lortu da!!!



Idomeniko errefuxiatuen esparrua eraitsi duten arren, GBGE elkarteak ziurtatu digu: jasotako jeneroa irabazi-asmorik gabea bildua izan dela eta beharra duten pertsonei banatuko zaiela, Euskal Herrian bertan zein hemendik kanpo.



ZORIONAK ETA GORA ELKARTASUNA!!!

2016(e)ko maiatzakren 24(a), asteartea

2016(e)ko maiatzakren 23(a), astelehena

ZIZIKI MIZKI - HH

Eguraldiaren gora beherak direla eta Haur Hezkuntzako ikasleak Zizki Mizkira joan ziren aurreko Osteguna. Gustora ibili ziren, gora eta behera, txirristatik botatzen eta bola artean murgildurik. Bai ausartak gure neska-mutilak!

ZARATAMO ETA UGAO ESKOLAK BERMEON

Joan den astean, Zaratamo eskolako 4. mailakook Bermeora joateko aukera izan dogu. Izan ere aukera hori Ugaoko eskolakoek eman digute. Aprobetxatuz euren autobusa eta harreman estua egin genuenez Sukarrietan, egun benetan polita pasatu genuen elkarrekin. 
Ea berriro errepikatzeko aukera dugun!

2016(e)ko maiatzakren 17(a), asteartea

TRUKE AZOKA 2016

Pasa den urtean izan zuen arrera ikusita, aurten ere Truke azoka egin dugu. Etxean erabiltzen ez zituzten jostailuak ekarri eta elkarrekin trukatu dituzte, ERREZIKLATZEN PLANETA ZAINTZEN DUGU!!!!
ESKERRIK ASKO LAGUNOK!!!!!
Agenda21

HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA

BALE MARRAZOA LH5


5. mailakoak Txanelako gai honetan animaliak aztertuko ditugu. Guk, 14 metroko marrazoa egin genuen olatzek eta nik, jos3bak. Pasilloa metroarekin neurtu genuen eta gelakide guztiak etzanda jarri genituen. Argazki pilo atera eta begira zenbat jende sartzen den honelako tamainako marrazo batean. Handia eh!!!
Inoiz ikusi den marrazo balearik handiena 1947ko azaroaren 11n izan zen, Baba  hirlaren alboan, Karachi (Pakistan) hurbil. 2,5 metro zabal zen eta 21,5 tonelada zituen. Zenbaitek diote 18 metro edota gehiagoko luzerako marrazoak daudela.
Dagoen marrazorik handiena izan arren, marrazo baleak ez du inongo arriskurik suposatzen gizakientzat. Izatez, nahiko amultsuak eta jolastiak dira urpekariekin. Gainera bada esaten dutenik gainazalera ateratzen direla urpekariek sabelean hazka egin diezaieten.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Marrazo_balea




2016(e)ko maiatzakren 10(a), asteartea

KALEAN GORA, KALEAN BEHERA - HH5

Abestiak dioen bezala, 5 urteko neska-mutilak kalian gora eta behera ibili garaa, gure herria ezagutzeko asmoz. Elexalde, Iragorri, Goikiri, Moiordin, .... Zaratamoko hainbat auzo eta txoko ezagutu ditugu! Ai ze polita den gure herria.....

Herriko eraikin esanguratsuak ere aztertu ditugu: eskola, frontoia, kultur etxea, udaletxea, parkea, hilerria, ... eta guzti horiekin maketa bat osatu dugu. 
Eskolako lagun eta senideak gonbidatu ditugu egindako lana ikustera.

Ikusteko aukerarik izan ez bazenute, hona hemen ataratako zenbait argazki:

IRRATI SAIOA - LH6

Hona hemen 6. mailako neska-mutilek gaztelania arloan egindako irrati saioa.
3,2,1.... Mikrofonoak piztu!

ZARATAMO EZAGUTZEN LH3, LH4, LH5, LH6

Apirilaren 22an gure herriko zatitxo bat ezagutzera joan ginen. Gure gidaria alkatea izan zen, eta askorentzat berriak ziren hainbat leku ezagutzeko aukera izan genuen. Bai polita gure herria!

GORBEIA LH4, LH5, LH6

Maiatzak 3

Gorbeian gaude. Hain zuzen ere Saldropon. Bertan naturari buruzko hainbat gauza ikasi ditugu. Mapa bat eskuetan hartu eta lehengo lekua topau eta gero bertako berezitasun bat aurkitu behar izan genuen. Bazkari ostean harrapaketara jolastu genuen, irakasleek ere bai, torpetxu dabiltza baina…


BIRZIKLATZEN LH2

Bigarren mailakoek birziklatzen ikasi dugu.


Planeta kutsatu batean ez badugu bizi nahi ,birziklatu behar dugu!  Bai, horixe!
…eta gure eskolan horretan gabiltza!... 

Hori da, hain zuzen , 2. mailakoek ikasi duguna eta zuei erakusten dizueguna.


NON BIZI NAHI DUZU? 

*Planeta  gaiso,  zikin eta itsusi batean.
                                          Ala
                                        *Planeta  osasuntsu, garbi  eta polit batean

 Aukera itzazu Planeta egokia… eta…, MARTXAN JARRI   egokiena lortzeko!


Hemen ikus ditzakezue BIRZIKLATUTAKO ARTE-LANAK.  Birziklatzeko BESTE MODU BAT!!!

LIBURUEN EGUNA LH2

Hona hemen iraganeko idazleak. 

2.mailako ikasleek ipuin politak asmatu dituzte “liburu eguna” ospatzeko . Ikus itzazue adibide batzuek:




  Dotoreak, ez da?

2016(e)ko maiatzakren 3(a), asteartea

ESPERIMENTUAK - LH6

Eskolako nagusienak zientzialari lanetan ibili zaizkigu... Zuek bai artistak!
Esperimenturen bat gustuko badozue, etxean ere froga dezakezue.

BASERRIKO ANIMALIAK - HH3

Kaixo familia:
Ibilalditxo bat egin ondoren inguruko  animaliak ikustera , gero hormairudi polit bat egin dugu. Baita ere liburu bat sortu dugu guk margoztutako baserriko animaliekin.
Datorren egunetan liburu hori etxera eramango dugu txandaka gure famililiarekin batera ikusteko.
Ea gustatzen zaizuen!    
Lasterarte.

AULKIEN JOLASA

Hemen dekozuez 4 urteko neska-mutilak jolas kooperatiboan... Ederki pasa dute!