2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

EGUN ON DANORI!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

Gaur martxoaren 18a da, asteazkena.

Kalera begiratu👀 dugu eta 🌞eguzkia ez da oraindik ikusten baina eguraldia begiratu eta egun eguzkitsuak🌞 datozela ikusi dugu. Orain hotz egiten du baina esaten dute gaur tenperaturek gora egingo dutela👏👏! beraz leihoak eta balkoiak zabaldu eta sentitu tenperatura gozoa!  Asteburu honetan udaberria dator 🌷eta landak eta zuhaitzak🌳 lorez beteko zaizkigu!🌸

⚡Ideia bat, kontatuko diguzue zer ikusten dan zuen leihoetatik🌄 ? Bidaliko📥 diguzue argazki edo bideo laburren bat? Horrela zuek ikusten duzuena ikusiko dogu, hemen berriro emaila argazkia bidaltzeko: blog@zaratamoeskola.com
Zuen argazki eta bideoak hemen jarriko ditugu!🔝

Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba!



Ah, entzun ondo Ruper Ordorikak kantatzen duena, zaindu maite💜 duzun hori, beraz zuen 😘familia eta lagunak zaindu, eta zuen burua ere!💕

Eskuak ondo eta maiz garbitzea oso oso garrantzitsua da beti, eta egun hauetan gehiago. Ikusi nahi duzue zergaitik den ain garrantzitsua zuen begiekin? Ba zabaldu ondo begiak eta klick egin!



Hemen eskuak nola garbitu behar diren azaltzen digun bideo bat!





Marrazteko momentua, hemen online margotzeko beste esteka bat!


Inprimatu eta margoekin margotu nahi?, hona hemen beste txakur dalmataz betetako esteka bat!




Artearekin jarraituko dugu, hemen etxean egiteko eskulan polit bat! Ardiak egin!



Esperimentuak egiteko prest? Hemen duzue bat, hortzadarra egingo duzue!


Hainbeste ordu etxean eta estresatuta?, ba hemen estresaren aurkako pilotak nola egin al diren ikusiko duzue, errez erreza da!



HH! Hemen puzzle mordoa dituzue! 👻


Ipuina entzuteko momentua!  Gaur Satorraren ipuina, super barregarria da!






HH4-5, hemen duzue gaurko lana: 



Gaurko jolasa txikientzat, zazpi ezberdintasunak aurkitu!Nagusientzako, bigarren estekan pilo bat jolas dituzue euskaraz, egunak eta eguna igarotzeko beste!





LH5 eta LH6koek, badakigu musikan zuen gustoko musika ekartzen duzuela astero, eta Trap estiloa asko gustatzen zaizuela ikusi dugu. Badakizue badaudela talde asko estilo hori euskaraz egiten dutenak? Hemen duzue adibide bat, DUPLA taldea. Aguraindik!




Bihar, martxoak 19, jaia da eta zubia daukagu beraz ez dugu gauza askorik idatziko blogean, astelehenean berriz indartsu bueltatuko gara. 

Emaila gogoratzen dizuegu: blog@zaratamoeskola.com



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.