2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

EGUNON NESKA MUTILOK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur martxoaren 24a da, asteartea.

Atzo behintzat, gure leihoetatik ez genuen euririk☔ ikusi, eta zuek?  Gaurko esaten dute tenperaturak 6 eta 19 graduren artean ibiliko direla eta zeruan eguzkia eta hodeiak egongo direla! oraingoz horrela da☀☁!

Gaur bai, zuen argazki 📷eta arte lanak jaso ditugu, eta noski, hemen jarriko ditugu. Jarraitu zuen argazki📷, bideo📹, marrazki edota artelanak💠 bidaltzen email honetara📤: blog@zaratamoeskola.com

VICTOR eta LUCIA, irakurtzen 📗ibili dira eta jolasten ere bai!




  XABI eta JUNE amama laguntzen egon dira 🌳lorategian. A ze zortea😊 egun hauetan loretegia izatea👍.
 c

Eta MARKELEK ninja batzuk bidali dizkigu 👏👏👏👏, ideia ona ezta?



Eskerrik asko zuen argazkiengatik, zuen aurpegiak👧 ikusteak asko pozten gaitu ta! 💋💋💋

🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!




🎨Margotzeko momentua, gaur inprimatzeko Gokuren marrazki batzuk linkatu ditugu! Ez badaukazu inprimatzeko, atzoko blogean esteka bat jarri genuen online margozteko!



🎮JOLASTERA! jolasteko ordua heldu zaigu! Nagusientzako Tangramak jarri ditugu, 😎eragin buruari!! Txikiek berriz, marrazki bakoitza bere lekuan sartu behar dute, ANIMO!





Egunero, gure 💪gorputzak mugitzeko, Gorputz hezkuntzako irakasle batzuek egindako ariketak bidaliko ditugu! 🏃ALTXATU TA MUGITU IPURDIAK🎽!




🀄Puzleak egiteko momentua heldu da! Zelan atzokoa, ondo✅? Gaur ere pieza kopuru ezberdinekin argazki berdina egingo duzue, ea gustatzten zaizuen❗. 

9 PIEZA                            25 PIEZA                         64 PIEZA



HHkoen gaurko fitxa hemen dago, LANERA!

FITXA 4



Gaur, L.H.4 mailako IRATI BILBAO-ren urtebetetzea da!!
🎈🎊ZORIONAK!!🎉🎈





💻Nahikoa gaurkoz, bihar gehiago! 💋Musu erraldoia danori!! Gogoratu, zuen marrazki, bideo, argazki edo ideiak helbide honetara bidali: blog@zaratamoeskola.com 

Ah, musika blog-a ere martxan dago, jolas eta abesti ezberdinekin, esteka honetan klick eginez sartu zaitezkete, MUSIKA BLOGA , ONDO PASA!

👼FORMAL IBILI!👼

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.