2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

EGUN ON GAZTEOK!

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur apirilaren 15a da, asteazkena.

☄Tenperaturak  14 eta 23 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu.  Udaberriko bero gozo hori izango dugu. Goizean 🌞eguzkia izango dugu, gero hodeiak 🌥datoz eta arratsalderako agian euri 🌦pizka bat izango dugu.


Anderrek ideia oso 💕polita izan du! Denon artean bideo📹 izugarri bat egingo dugu. Hemen duzue azalpena eta baita 🎤abestia ere. Bidaltzen dituzuen bideoak hemen jarriko ditugu, eta denak bidalita daudenean denon montajea jarriko dugu🎥. ANIMO👊!!!




🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💚Ametsek eta Anek atzo erle bat harrapatu zuten intsektuak ikusteko daukaten jolas batekin eta konturatu ziren erlea polenez beterik zegoela. Hemen argazkia. 💚



Erleak loredun landareen polinizatzailerik garrantzitsuenak dira. Loreetatik polena hartzen dute eta lore batetik bestera eramaten dute!. 




🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!



🌺🍀🍁Urtaroak ikasiko ditugu Kantu koloren abesti honekin!!! Eman bolumena ∰!




Aurrezteko itsulapikoa egin nahi? Ba jarraitu bideoaren pausuak!






🚼HHkoek Lokomotora txikiaren 🚆trenbidea konpondu beharko dute🛤! 
LHkoek koloreak ingelesez ondo ikasteko jolasa duzue. 🎾Bola koloredun batzuk agertzen dira eta barruan kolore baten izenarekin, bolaren kolorea eta jartzen duen izena berdina denean klick egin behar duzu. Hasieran zaila da baina oso errez hartzen zaio erritmoa! LET´S GO!



Arrautza frijituak meriendatzeko?????





🤔Puzzleak egiteko prest? Hemen pieza ezberdinetakoak! 

9 PIEZA     16 PIEZA    25 PIEZA      36 PIEZA




🏃Altxatu lagunok! Ipurdiak mugitzeko ordua da!🙈



Gaurko fitxa ez dugu ahaztu ez! 😜




🎉Gaur 4. mailako ENAITZ-en urtebetetzea da! 🎊ZORIONAK txapeldun!🎈






Yoga bideo batzuk aurkitu ditugu, lasai eta trankil egoten ikasteko!💆 Zeinen ondo!!



                                             🙋Bihar arte lagunok! Segi horrela!!!💪
Bidali zuen ideia, argazki eta bideak helbide honetara: blog@zaratamoeskola.com

2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

EGUNON! ZELAN OPORRAK?

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur apirilaren 14a da, asteartea.

☄Tenperaturak  12 eta 19 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu.  Gaur,  ⛅eguzkia eta hodeiak egongo dira zeruan🌤.

🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

👉Besopean Guraso Elkartekoek familiekin egindako bideo zoragarri hau bidali digute!   
 👍ZORAGARRIAK ZARETE!  🌈LORTUKO DUGU🌈! 




🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!





🍀🌵Gaur kolore berdea ikasiko dugu Pupu eta Lorerekin!🍏🌳! 



Online lanbide ezberdinetako marrazkiak koloreztatzeko. Aukeratu nahi dituzunak eta aurrera!
Eta inprimatzeko txakurrak!





Bi jolas ekarri ditugu blogera, ⛄Olaff-ekin hiru lerroan jolasa eta ♔♕Xake jolasa. ♛♚Xakera ordenagailuaren kontra jolastuko duzu♘♞! ERAGIN BURUARI!




LEHOIA ETA KILKERRAREN historioa duzue hurrengo estekan!


BATEN HISTORIA


Baten historia from pkeizagirre on Vimeo.



Oporretan 🎨Van Gogh margolaria🖌 buruz zerbait jarri genuen. Gaurkoan ur 🚰beltzean beste artista batek Van Gogh-en koadroak egiten ditu. Ikusgarria benetan.











Gaurko fitxa hemen duzue inprimatzeko eta 🐄🐂baserriko🐓🐖 animaliak birpasatzen jarraitzeko esteka. Aste honetan zehar egunero jarriko dugu esteka hau!







🎉Gaur 4. mailako NAHIKARI-ren urtebetetzea da! 🎊ZORIONAK LAZTANA!🎈






MUSUA DANTZA! Mugitu zaitezte!





🍭Bihar berriro hemen izango gaituzue! 😍Eskerrik asko super 👊ausartak zarete!😘

Gogoratu, bidali zuen bideo, argazki eta ideiak helbide honetara: blog@zaratamoeskola.com

2020(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

2020(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

APIRILAK 10 OSTIRALA


ARIKETAK OSTIRALA



OPOR HAUETAN FAMILIAREKIN EGITEKO 5 ERRONKA JARRIKO DITUGU. 
 ERRONKAK AMAITZEN DITUZUENEAN DIPLOMA BAT JARRIKO DUGU DESKARGATZEKO. 

GAUR 4.a

4- Familia kide guztien artean, eskuekin txinatar itzalak egin. Egiten dituzuen figurei argazki bat atera eta bidali(blog@zaratamoeskola.com)!




AZKEN ERRONKA: APIRILAK 12. 


Vincent van Gogh - Self-portrait with grey felt hat - Google Art Project.jpg

Vincent Willem Van Gogh (Zundert, Ipar Brabant, 1853ko martxoaren 30a - Auvers-sur-Oise, Val-d'Oise, 1890eko uztailaren 29a) margolari postinpresionista herbeheretar ospetsua izan zen. Hamarkada bakarrean 2.100 artelan inguru egin zituen, haien artean 860 oleo-margolan, gehiengoak bere bizitzako azken bi urteetan margotuak.

Vincent Van Gogh-en artelan batzuk dituzue esteka honetan!





2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

APIRILAK 7 ASTEARTEA

👋Kaixo lagunok! 
💖Zaratamo eskolako irakasleek bideo hau egin dugu zuentzako! 
💗Faltan botatzen zaituztegu💕! LORTUKO DUGU!🌈






IBRAK errezeta egin du eta hemen duzue egin dituen roskillak! uuhmmm, ZE GOZOAK!!



AIORAK bizkotxoa egin du!





ARIKETAK ASTEARTEA





ENE KANTAK ESKERRIK ASKO!!!


2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

APIRILAK 6 ASTELEHENA



EITB-k umeentzako jarri dituen klaseen programazioa!(EITB3)


OPOR HAUETAN ERE GUK FAMILIAREKIN EGITEKO 5 ERRONKA JARRIKO DITUGU. 
ERRONKAK AMAITZEN DITUZUENEAN DIPLOMA BAT JARRIKO DUGU DESKARGATZEKO. 
GAUR 2.a

2- Familian errezeta bat egin eta prozesuaren eta azken emaitzaren bideoa edo argazkiak bidali.

HURRENGO ERRONKA: APIRILAK 8. 

2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

APIRILAK 5 IGANDEA


ARIKETAK IGANDEA



Igandea igarotzeko hemen duzue ideia on bat, ANIMALIAK 3Dn.
1. Zuen gurasoei mobila eskatu edo zuekin egiteko eskatu. (Beti haien baimenarekin!!!)
2. Zabaldu google orrialde bat.


3. Adibidez lehoia jarri.
🔜



4. klick egin "ver en 3D" jartzen duen ikonoan. Momentu horretan kamara zabalduko da eta lehoia agertuko zaizue argazkian. Handitu eta txikitu dezakezue.
Probatu beste batzuekin! 



👊ONDO PASA!!💋

2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

ESNATU ETA MUGITU ZAITEZ!

Igandea da gaur, eta gorputza mugitzeko egun ederra! Berotu, familiakin egiteko ariketa eta erronka bat aukeratu!  GORA ZUEK!











Astean zehar Irrien lagunen proposamena:





Ene Kantak-en proposamena





😜BIHAR ARTE POLITEK😸!

2020(e)ko martxoaren 28(a), larunbata