2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

EGUNON LAGUNOK

🚨TXIRRIÑAK JO DU! ARIN,  🏃JARRI PANTAILAREN AURREAN!💻

🗓Gaur apirilaren 23a da, osteguna.

☄Tenperaturak  12 eta 21 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu. Eta eguzkia 🌥hodeien artean ikusiko dugu!


GAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA DA!

Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.



 
🎊BIHAR JARRIKO DUGU BLOGEAN DENON ARTEAN EGINDAKO BIDEO IZUGARRIA!!
Ideai zein zen gogoratuko dizuegu: Denonartean kantatuz bideo bat egin:

    



🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com

💖Mezu bat bidali digute zuontzat! Zabaldu ondo 👂belarriak!💖








🎶Sintonia egiteko hemen duzue  beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!




💡Atzoko asmakizunaren erantzuna: USOA🐦 

Gaurko bi asmakizun jarriko ditugu, lehenengoa super erreza ezta? zuen erantzunak bidali eta asmatu dituztenen izenak jarriko ditugu! Aurrera ba! Zuen erantzuna: blog@zaratamoeskola.com

AURPEGIAN DAUDE. IKUSTEKO DIRA.
ZER DIRA? 
Beste asmakizun mota bat! Hemen duzue animali baten azala eta esan behar didazue zeinena den, zabaldu ongi begiak!!





🎈Koloreen txanda!🎊






📌Argazkiak jartzeko markoa egingo dugu gaurkoan!





MUA!


DORTOKAREN ESTRATEGIA!

Dortokaren estrategia. AFRIKA KONTUAN from pkeizagirre on Vimeo.





👣Altxatu eta ariketak egitera! AZKAR!




✐Lanera lagunok!!!


ANIMALIAK LAGUN!






ZUBIA


👋Agur lagunok! bihar arte, ez ahaztu, bidali zuen asmakizunen erantzunak, argazki, ideia, bideo eta besarkada handiak 📭helbide honetara; blog@zaratamoeskola.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.