🗓Gaur apirilaren 15a da, asteazkena.
☄Tenperaturak 14 eta 23 graduren artean ibiliko direla irakurri dugu. Udaberriko bero gozo hori izango dugu. Goizean 🌞eguzkia izango dugu, gero hodeiak 🌥datoz eta arratsalderako agian euri 🌦pizka bat izango dugu.
Anderrek ideia oso 💕polita izan du! Denon artean bideo📹 izugarri bat egingo dugu. Hemen duzue azalpena eta baita 🎤abestia ere. Bidaltzen dituzuen bideoak hemen jarriko ditugu, eta denak bidalita daudenean denon montajea jarriko dugu🎥. ANIMO👊!!!
🙋ANIMATU ZAITEZTE ETA BIDALI ZUEN ARGAZKIAK😉! blog@zaratamoeskola.com
💚Ametsek eta Anek atzo erle bat harrapatu zuten intsektuak ikusteko daukaten jolas batekin eta konturatu ziren erlea polenez beterik zegoela. Hemen argazkia. 💚
Erleak loredun landareen polinizatzailerik garrantzitsuenak dira. Loreetatik polena hartzen dute eta lore batetik bestera eramaten dute!.
🎶Sintonia egiteko hemen duzue beste abesti bat. Marraztea, margotzea edota masajea egitea zuek erabaki, leihoan kalera begira edo bideoa begiratu nahi duzuenok ere, arazorik ez! Aurrera ba🎈!
🌺🍀🍁Urtaroak ikasiko ditugu Kantu koloren abesti honekin!!! Eman bolumena ∰!
🚼HHkoek Lokomotora txikiaren 🚆trenbidea konpondu beharko dute🛤!
LHkoek koloreak ingelesez ondo ikasteko jolasa duzue. 🎾Bola koloredun batzuk agertzen dira eta barruan kolore baten izenarekin, bolaren kolorea eta jartzen duen izena berdina denean klick egin behar duzu. Hasieran zaila da baina oso errez hartzen zaio erritmoa! LET´S GO!
Arrautza frijituak meriendatzeko?????
🤔Puzzleak egiteko prest? Hemen pieza ezberdinetakoak!
🏃Altxatu lagunok! Ipurdiak mugitzeko ordua da!🙈
Gaurko fitxa ez dugu ahaztu ez! 😜
🎉Gaur 4. mailako ENAITZ-en urtebetetzea da! 🎊ZORIONAK txapeldun!🎈
Yoga bideo batzuk aurkitu ditugu, lasai eta trankil egoten ikasteko!💆 Zeinen ondo!!
Bidali zuen ideia, argazki eta bideak helbide honetara: blog@zaratamoeskola.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.