Pasaden ostiralean gure eskolan “Urmaelaren eguna” ospatu genuen, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Eskolako ikasle guztiok parte hartu genuen jarduera ezberdinetan, natura gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan genuelarik. Bisita berezia ere izan genuen: "Aranzadi Zientzia Elkartea"tik etorritako adituek hitzaldi interesgarriak eskaini zizkiguten Zaratamoko basoen ekosistemei eta bioaniztasunari buruz. Gainera, gure eskolako urmaelean laginketak egin genituen haiekin batera.
Urmaelak bizitza handia duela ikusi ahal izan genuen. Bertan aurkitu genituen burruntzien larbak, zapaburuak, uhandre palmatuak eta uretako txintxeak, besteak beste. Izaki txiki hauek guztiak gure inguruko ekosistemaren parte garrantzitsuak dira, eta haien bidez naturaren oreka zein garrantzitsua den ulertu genuen.
Egun honi esker, ikasi dugu gure ingurunea zaintzea eta errespetatzea ezinbestekoa dela, eta naturak eskaintzen digun aberastasuna baloratzen jakin behar dugula. Zalantzarik gabe, esperientzia ahaztezina izan da!
*****
El pasado viernes celebramos en nuestra escuela el “Día del Estanque”, y fue una jornada muy especial para todas y todos. Todo el alumnado del centro con la ayuda de los expertos y experta de "Aranzadi Zientzia Elkartea" participó en diferentes actividades y charlas que nos permitieron conocer la naturaleza de una forma cercana y práctica de los ecosistemas de Zaratamo y su biodiversidad. También realizamos muestreos en nuestro propio estanque junto a ella y a ellos.
Pudimos comprobar que nuestro estanque está lleno de vida. Encontramos larvas de libélula, renacuajos, tritones palmeados y chinches acuáticas, entre otros organismos. Todos estos pequeños seres vivos forman parte de un ecosistema muy importante y nos ayudaron a entender mejor el equilibrio de la naturaleza.
Gracias a este día, hemos aprendido que es fundamental cuidar y respetar nuestro entorno, y valorar la riqueza natural que nos rodea. Sin duda, ha sido una experiencia inolvidable.






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.