Atzo, eskolan, IJITO HERRIAREN EGUNA ospatzeko hainbat ekintza antolatu genituen. Hasteko, gure eskolako 5. mailako ikasle batek astean zehar prestatutako "Cultura gitana" aurkezpena aurkeztu zigun. Ondoren, 2. mailako beste ikasle batek, dantza egin zuen eta gero, 3. mailako eta 5. mailako bi ikasleen artean, "pikoteo" egitea irakatsi ziguten. Bukatzeko, ijitoen banderak margotu genituen eta eskolako txoko ezberdinak apaindu genituen...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.