Aurten ere,
plastikoaren kanpainarekin jo ta ke lanean gabiltza eta horretarako eskolako
Txoko Berdea berriztu egin dugu. Gustatzen zaizue? Hurbildu, ikusi eta ikasi zer
sartu dezakegun EDUKIONTZI HORIAN? Eta ez ahaztu,
BIRZIKLATU, BERRERABILI ETA MURRIZTU!!!!
PLASTIKOZKO ONTZIAK:
- Plastikozko botilak (ura, zukuak, olioa,
freskagarriak, esnekiak, ozpina...)
- Elikagaien plastikozko ontziak (maionesa,
ketchup, jogurtak, aurrekozinatuak...)
- Plastikozko bildukiak (opilak, azukrea,
galletak, zerealak, goxokiak, hestebeteak, arrautzak...)
- Plastikozko sareak (laranjak, lekak,
intxaurrak...)N
- Norbere garbitasunerako plastikozko ontziak
(kolonia, xanpua, hortzetako pasta, kremak...)
- Garbikarien plastikozko ontziak (xaboia,
leungarria...), plastikozko tapak eta tapoiak, poliestirenozko ontziak eta
erretiluak (gazta, fruta, arrautzak...).
METALEZKO
ONTZIAK:
- Metalezko kontserba latak (olibak,
zainzuriak, atuna, piperrak, barazkiak...)
- Aluminiozko papera
- Aluminiozko moldeak (flana,
aurrekozinatuak...)
- Aluminiozko poltsak (kafea, patata-purea,
galletak...)
- Metalezko tapak.
BRIK
ONTZIAK:
- Edarien brikak (zukuak, esnea, ardoa...),
- Elikagaien brikak (galletak, tomatea,
saldak, esnekiak...).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.