2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea

AGENDA 21

Kaixo Familia
 Agenda 21eko plangintzaren barruan plastikoaren kanpaina hasi gara.
Leloa, hauxe da: GURE ITSASOAN PLASTIKORIK EZ !


Zuen ideiak honen inguruan oso baliogarriak izango dira kanpaina aurrera eramateko.
Bideo hauek ikustera animatzen zaituztegu !



Gogoratu aurten ere tapoiaren bilketarekin jarraitzen dugula.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik.

2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK/ ABIERTO EL PLAZO PARA SOLICITAR BECAS

BEKAK 2017/2018

Ikasturte honetan, bekak eskatzeko epea irailaren 18tik urriaren 18ra da.

Datorren astelehenetik hasita, prozesua hiru pausutan egingo dugu:

  • Bai beka berriztatzen duten familiek eta beka lehen aldiz edo berriz eskatu behar duten familiek, gurasoen NANaren bidez aplikaziotik ateratako inprimakia jasoko duzue eskolan.
Lehen aldiz beka eskatzen duzuenontzat edo aurreko ikasturteetan beka ukatuta izan eta berriro eskatu nahi duzuenontzat eskolan eskatu ahala eskuratuko duzue inprimakia.
KONTUZ!!! Inprimakietan, batzuetan, datuak gaizki daude edo zerbait falta da edo zuek zerbait aldatu behar izango duzue. Ondo birpasatu eta ondo bete behar dira.
  • Datu hauek zuen aurrean sartu beharko ditugu beken aplikazio informatikoan. Ikasle guztiekin egin beharko dugu, berdin aurreko ikasturteetan bekaduna izan bada ere. Egun horretarako ere, ekarri beharko duzue bakoitzak aurkeztu behar duen dokumentazioa.
  • Datuak bete ondoren, aplikazioak erregistro orri bat sortuko du familiarentzat. Prozesu guztia modu zuzenean egitea komeni da, aplikazioan beka baliozkotu ondoren ezin izango baita aldaketarik egin.

Prozesu osoa egiteko, zoritxarrez guztiontzat, Zuzendaritzan inoiz baino denbora gutxiago izango dugu zuei eskaintzeko. Beken eskaera tramiteak egiteko eskolara etorri ahal zareten egutegia eta ordutegia hurrengo hau da:

·         IRAILEAN: Egun guztietan 12:00etatik 13:00arte (ostiraletan izan ezik).
·         URRIAN: Astelehenetan eta asteartetan 9:00etatik 13:00arte.

Baliozkoak izateko eskabide guztiak urriaren 18a baino lehen eginda, zigilatuta eta sinatuta egon beharko dira.
Epea zabala dirudien arren, ez da hainbeste (ordutegi eskasiagatik). Beraz, azkenengo egunetarako ez uztea gomendatzen dizuegu, beti sortzen zaigulako arazotxo bat edo beste (aplikazio ez dabil ondo, dokumentuaren bat falta,…).

BECAS 2017/2018

El plazo para solicitar becas este curso será desde el 18 de septiembre hasta el 18 de octubre.

Desde el próximo lunes, día 18, el proceso se realizará en tres pasos:

·         Tanto las familias de las/os nuevas/os solicitantes como las familias de las/os becarias/os renovantes recogeréis en la escuela el impreso que previamente hemos sacado de la aplicación al introducir el DNI del padre o de la madre.
Los impresos para las/os que vayáis a presentar la solicitud por primera vez o las/os que os la hayan denegado años anteriores (y la queráis volver a solicitar) se imprimirán a medida que los vayáis solicitando.
¡¡¡ATENCION !!! En los impresos, a veces, faltan datos o son incorrectos o hay modificaciones a introducir por vuestra parte. Hay que repasarlos y rellenarlos bien antes de firmar la solicitud.
·         Estos mismos datos hay que introducirlos en la aplicación informática de becas en vuestra presencia. Tiene que hacerse con todo el alumnado, aunque hayan sido becarios en cursos anteriores. Para ese día también tendréis que aportar la documentación necesaria.
·         Una vez rellenados los datos, la aplicación generará una hoja de registro para la familia. Una vez validada la solicitud de beca en la aplicación no será posible modificarla por lo que es importante realizar todo el proceso de forma correcta.

Para realizar todo este proceso, por desgracia para todas/os, en Dirección vamos a tener menos tiempo que nunca para poder atenderos. Los días y horas en los que podéis acudir al centro para todos los trámites son los siguientes:

·         SEPTIEMBRE: Todos los días desde las 12:00 a las 13:00 (excepto los viernes).
·         OCTUBRE: Lunes y martes desde las 9:00 hasta las 13:00

Para ser válidas, todas las solicitudes tendrán que estar tramitadas, selladas y firmadas antes del 18 de octubre.

Aunque parezca un plazo amplio, no lo es tanto (por lo reducido del horario). Por lo tanto, os recomendamos no dejarlo para los últimos días, ya que siempre surge algún que otro contratiempo (la aplicación no funciona correctamente, falta algun documento,...).

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Kaixo familia:


Bihar, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna dela eta burutuko 
dugun ekitaldi berezira gonbidatu nahi zaituztegu:

Aurten mundu mailako deialdian emakumeon egoera: 
feminizidioa, soldata-diferentziak, zaintzak… 
denuntziatzeko hainbat ekitaldi prestatu dira 
eta guk ere protestan parte hartzea erabaki dugu.

12:00etatik-12:30era eskolakideak patiora aterako gara 
kazerolada burrunbatsu-erraldoi bat egitera eta zuok,
familiakgonbidatu nahi zaituztegu: zatozte eta 
bidali umeak lapiko,
 goilara, txilibitu, turuta, karraka, lapiko tapa…

NAHIKOA DA, NI UNA MENOS

2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ANTZINAKO EGIPTOKO AURKEZPENA - 3. MAILA

Hemen duzue 3. mailakoek Egiptori buruz egin duten aurkezpena eta maketa. Eskerrak momiarik ez den agertu!







2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

 



Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzen da. Aurten guk eskolan Azaroaren 30ean ospatuko dugu.  Goizean zehar ekintza ezberdinak burutuko ditugu Euskara gure eskolan eta eguneroko bizitzan bultzatzeko asmoz. Arratsaldean, gimnasioan, ekitaldia izango dugu, 2 urtetik 6. mailararte, ikasle guztiek dantza ezberdinak egingo dituzte guraso eta eskola osoaren aurrean, ondoren, txokolatada!!!!  Ondo izan...



AZAROAK 25

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zaratamo Eskolako ikasle eta irakasleek egunean bertan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu. 


2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

HH5 GARRAIOEKIN BURU BELARRI!


         Hormairudi ederra egin genuena!

-         Irudimena sustatuz, material birziklatuarekin bakoitzak bere garraioa sortu zuen.


-       









2016(e)ko irailaren 9(a), ostirala

2016/17 IKASTURTEA

ONGI ETORRIA


Ondo pasa duzue
udan oporretan
seguru nago baietz
ez nago txantxetan.
Eskolara bueltatu 
berriro geletan
primeran pasatzeko
aukera benetan.
-----
Aurkituko zineten
zuen lagunekin
hoiek ere egon dira 
kriston gogoekin.
Ondo pasako dugu
hemen elkarrekin
zelai berriei ere
atera etekin.

*********

Txanela gora
Txanela bera
pilo bat gauza
ikasteko aukera.
Baga-Biga ere hortxe duzu
matematikan jo eta su
beti egin kasu
ta laguntza behar baduzu
andereñoa ondoan daukazu.

2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

GREZIAKO IDOMENI HERRIAN DAUDEN ERREFUXIATUEI LAGUNTZA

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, ekialdetik ihesean datozen errefuxiatuei helarazteko elkartasun kanpaina jarri zuen abian.  Eskatzen zuten hainbat materialaren artean: UMEEN UDAKO ARROPA, OINETAKO, EGUZKI KREMA ETA HAUR-HIGIENERAKO PRODUKTUAK (fardel eta toallitak) zeuden. Eskola moduan parte hartzera gonbidatu zintuztegun eta zuei esker guzti hau lortu da!!!



Idomeniko errefuxiatuen esparrua eraitsi duten arren, GBGE elkarteak ziurtatu digu: jasotako jeneroa irabazi-asmorik gabea bildua izan dela eta beharra duten pertsonei banatuko zaiela, Euskal Herrian bertan zein hemendik kanpo.



ZORIONAK ETA GORA ELKARTASUNA!!!