Azken bi hilabetetan, 2. ziklokoak Unibertsoan barrena galdurik ibili dira. Hona hemen hortik bidaiatzen ikasitako guztiaren erakusketa:
2025(e)ko abenduaren 5(a), ostirala
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN
Gaur eskolan giro berezia somatu da: Olentzero eta Mari Domingi gurekin dira! Ikasleek oso pozik hartu dituzte, eta irribarreak, urduritasuna eta txaloak nagusi izan dira.
Eskolan somatzen hasi da gero eta gutxiago falta dela neguko jaiak ospatzeko: apaingarrietan, argietan, abestietan, ...
ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Urtero bezala, eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu giro apartan.
Arratsaldean, familiak eskolara etorri dira, eta ikasleen dantzak ikusteko aukera izan dute. Gaztetxoek ahalegin handia egin dute, eta euren irribarreak eta energia guztia transmititu dute agertokian. Dantza bakoitzak giro bero eta pozgarria sortu du, eta ikusleak barrez eta txalo artean bete dira.
Baina ez da hori bakarrik! 5. eta 6. mailako ikasleek bertso batzuk bota dituzte, eta guztiok adi-adi entzun ditugu haien ahots ausartak. Bertso bakoitza poztasuna eta harrituta utzi gaitu, eta ikusi dugu nola euskarak elkartzen eta emozionatzen gaituen guztioi.
Eta egunaren amaiera ere ezin hobea izan da: "Besopean" guraso elkarteari eta gure sukaldariari esker, ikasle, irakasle eta bisitariek txokolate goxoa hartu ahal izan dute.
Egun xumea baina oso berezia izan da: dantzak, bertsoak, irribarreak eta txaloak nahastuta, gure komunitatea euskararen inguruan elkartzen dela sentitu dugu. Egia esan, egun hau beti geratzen zaigu bihotzean, eta berriro ere gogorarazten digu euskararen indarra eta garrantzia gure egunerokoan.








.jpg)


