2025(e)ko abenduaren 19(a), ostirala
2025(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena
BAT TALDEA - BIZIKIDETZAREN ALDEKO TALDEA - BULLINGAREN AURKAKO TALDEA
BAT Taldeko kideok gure burua hobeto ezagutarazteko eta egiten dugun lanari buruzko informazioa helarazteko, diptiko labur bat prestatu dugu.
Diptikoan jasota daude:
- Nortzuk garen
- Gure funtzio nagusiak,
- Gurekin harremanetan jartzeko moduak.
Zuen zalantzak edo proposamenak, pozik jasoko ditugu.
En el díptico se recoge:
2025(e)ko abenduaren 5(a), ostirala
UNIBERTSOA
Azken bi hilabetetan, 2. ziklokoak Unibertsoan barrena galdurik ibili dira. Hona hemen hortik bidaiatzen ikasitako guztiaren erakusketa:
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN
Gaur eskolan giro berezia somatu da: Olentzero eta Mari Domingi gurekin dira! Ikasleek oso pozik hartu dituzte, eta irribarreak, urduritasuna eta txaloak nagusi izan dira.
Eskolan somatzen hasi da gero eta gutxiago falta dela neguko jaiak ospatzeko: apaingarrietan, argietan, abestietan, ...
ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Urtero bezala, eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu giro apartan.
Arratsaldean, familiak eskolara etorri dira, eta ikasleen dantzak ikusteko aukera izan dute. Gaztetxoek ahalegin handia egin dute, eta euren irribarreak eta energia guztia transmititu dute agertokian. Dantza bakoitzak giro bero eta pozgarria sortu du, eta ikusleak barrez eta txalo artean bete dira.
Baina ez da hori bakarrik! 5. eta 6. mailako ikasleek bertso batzuk bota dituzte, eta guztiok adi-adi entzun ditugu haien ahots ausartak. Bertso bakoitza poztasuna eta harrituta utzi gaitu, eta ikusi dugu nola euskarak elkartzen eta emozionatzen gaituen guztioi.
Eta egunaren amaiera ere ezin hobea izan da: "Besopean" guraso elkarteari eta gure sukaldariari esker, ikasle, irakasle eta bisitariek txokolate goxoa hartu ahal izan dute.
Egun xumea baina oso berezia izan da: dantzak, bertsoak, irribarreak eta txaloak nahastuta, gure komunitatea euskararen inguruan elkartzen dela sentitu dugu. Egia esan, egun hau beti geratzen zaigu bihotzean, eta berriro ere gogorarazten digu euskararen indarra eta garrantzia gure egunerokoan.
2025(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
2025(e)ko azaroaren 25(a), asteartea
AZAROAK 25 - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna aldarrikatzen da.
Egun honek gogorarazten digu ezinbestekoa dela emakumeen aurkako indarkeriaren aurka borrokatzea eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea.
Elkarrekin, indarkeriarik gabeko etorkizuna eraiki dezakegu.
2025(e)ko urriaren 31(a), ostirala
GAU BELTZA
Gau Beltza edo Arimen Gaua Euskal Herriko ohitura zaharra da. Urriaren 31n ospatzen da, eta arimak gogoratzeko eta hildakoak omentzeko egiten da.
Herrietan jendeak kalabazak hustu, kandela barruan jarri eta etxeetan jartzen zituen. Gau berezia zen: haurrek mozorroak janzten zituzten eta kantuan ibiltzen ziren etxez etxe.
Gaur egun, eskoletan eta herrietan berriro ospatzen dugu ohitura zahar hau. Kalabazak apaintzen ditugu, ipuin beldurgarriak entzuten ditugu, mozorroak jantzen ditugu eta elkarrekin ondo pasatzen dugu, gure tradizioa bizirik mantenduz.
Gure eskolan ere, gure ohiturak bizirik mantentzen ditugu.
2025(e)ko urriaren 28(a), asteartea
MILA KOLOREDUN ESKOLA
Gure eskolako hormak benetan ikusgarriak geratu direla! Bertoko zein kanpoko artistek parte hartu zuten margoketan, eta guztiak, handiak zein txikiak, gogotsu aritu ziren lanean. Mila kolore erabili zituzten, eta emaitza zoragarria izan da. Orain gure eskola kolorez beterik dago, bizitasun eta poza emanez.
Eskerrik asko antolatzaileei eta parte hartu zenuten guztiei!!
2025(e)ko urriaren 22(a), asteazkena
BERBAPASA JOLASA
Ikasleek etxekoen laguntza behar izango dute erantzunak lortzeko!
Egunero Lehen Hezkuntzako ikasleek, Berbapasa kontrol-zerrenda etxera eramango dute galderarekin eta hurrengo egunean eskolara itzuli beharko dute erantzunarekin.
HHko ikasleek ere, parte hartuko dute baina ez dute etxera kontrol-zerrendarik eramango, eskolan bertan egingo dute ekintza osoa.
2025(e)ko urriaren 8(a), asteazkena
MENUAK IKUSTEKO / CONSULTAR MENÚS
Menuak ikusteko sarbidea aldatu egin dute. Hemendik aurrera menuak hilero ikus ahal izateko, esteka honen bitartez egin dezakezue.
Han cambiado el acceso para poder ver mensualmente los menús. A partir de ahora podéis consultarlos desde este enlace.
2025(e)ko irailaren 29(a), astelehena
2025(e)ko irailaren 22(a), astelehena
OHAR GARRANTZITSU BAT - NOTA IMPORTANTE
Ekainean, gure ikasleek kalabazak erein zituzten, euren hazkundea ikusteko eta Gau Beltza ospakizunerako erabiltzeko asmoz. Guztiok ilusio handiz zaindu ditugu hilabete hauetan.
Hala ere, gaur goizean sorpresa txar bat izan dugu. Asteburuan zehar, gure eskolara etorri diren pertsona batzuek kalabaza guztiak apurtu eta sakabanatu dituzte, dozena bat inguru ziren. Gainera, haurreskolako patioan dagoen jolas bat ere apurtu dute.
Honelako ekintzek ikasleen eta irakasleen lana eta ilusioa kaltetu dute.
Mesedez, denok arduratsu jokatu eta gure eskolaren eta gure lanaren errespetua bermatu dezagun.
Eskerrik asko!
En junio, sembramos calabazas con el objetivo de observar su crecimiento y utilizarlas para la celebración de la "Gau Beltza". Todas y todos las hemos cuidado con mucha ilusión durante estos meses.
Sin embargo, esta mañana hemos tenido una desagradable sorpresa. Durante el fin de semana, algunas personas han entrado en nuestra escuela, han roto todas las calabazas y las han esparcido por varias zonas; había alrededor de una docena. Además, han roto un juego que había en el patio de la "haurreskola".
Este tipo de acciones han perjudicado el trabajo y la ilusión de todas y todos.
Por favor, actuemos todas y todos con responsabilidad y garanticemos el respeto hacia nuestra escuela y nuestro trabajo.
¡Muchas gracias!
2025(e)ko irailaren 5(a), ostirala
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!!
Kaixo eta ongi etorri ikasturte berrira!
Ikasturte hasiera beti da une berezia: berriz elkartzeko garaia, helburu berriak finkatzeko eta erronka berriei aurre egiteko aukera. Urte honetan, elkarrekin ikasteko, elkarri laguntzeko eta hazteko aukera izango dugu.
Eskola guztion artean eraikitzen dugu: ikasle, irakasle eta familien arteko lankidetzarekin. Elkarbizitza, errespetua eta ilusioa izango dira gure bidelagun.
Beraz, indarrez eta gogoz ekin diezaiogun! Aurretik ditugun hilabeteak aukera eta bizipen berriz beteta datoz.
Ikasturte ona denoi!
***************************************************
¡Hola y bienvenidas y bienvenidos al nuevo curso!
El inicio de curso siempre es un momento especial: una oportunidad para reencontrarnos, marcarnos nuevos objetivos y afrontar nuevos retos. Este año tendremos la ocasión de aprender juntas y juntos, ayudarnos mutuamente y seguir creciendo.
La escuela la construimos entre todas y todos: alumnado, profesorado y familias, trabajando en colaboración. La convivencia, el respeto y la ilusión serán nuestros compañeros de viaje.
Así que, ¡vamos a empezar con energía y ganas! Los próximos meses vienen llenos de oportunidades y nuevas experiencias.
Feliz curso para todas y todos!
2025(e)ko irailaren 4(a), osteguna
2025(e)ko ekainaren 20(a), ostirala
IKASTURTEA AMAITZEAR DA
Ikasturtearen amaierara iritsi gara, eta atzera begiratzean, konturatzen gara zenbat gauza bizi izan ditugun elkarrekin. Ikasketak eta eguneroko lanaz gain, jarduera bereziez beteriko urtea izan da.
Urtea hasi eta gutxira Neguko Azoka ospatu genuen, eta bertan tailerrak, salmenta postuak eta giro atsegina izan genituen. Gero, aldarrikapen egunetan parte hartu dugu ekintza ezberdinen bidez, gure ahotsa entzunaraziz.
Euskaraldia ere ospatu dugu, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, eta hitzez zein ekintzez parte hartu dugu guztiok. Inauterietan, mozorro ikusgarriak jantzi genituen eta desfile koloretsua egin genuen, jai giroan murgilduta.
Horrez gain, barnetegiak antolatu ditugu, non ikasleek naturarekin kontaktuan egon eta ikaskideekin harremanak sendotu dituzten. Eta noski, ikasturte amaiera aldera, akanpada zoragarria izan dugu: afaria, dantzak, su artifizialak, gynkana eta gau pasa ahaztezin bat.
Ikasturte oparoa eta bizia izan da, ikasteko ez ezik, bizitzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera eman diguna. Orain atseden hartzeko garaia da, baina bizitako guztia gurekin eramango dugu betiko.
Eta gogoratu, irailean berriro ere elkar ikusiko dugula, indartsu eta gogotsu ikasturte berriari ekiteko!
AKANPADA GURE ESKOLAN
Urtero bezala, aurten ere gure eskolako akanpada ospatu dugu, eta oso egun berezia izan da. Eguraldia zoragarria izan da, eta horrek asko lagundu digu ekintza guztietaz gozatzeko.
Afaldu ondoren, musika emanaldia egin dugu. Ikasleek taldeka prestatutako kanta eta dantzak aurkeztu dituzte, eta giro bikaina sortu da. Ondoren, su artifizial ikusgarriak bota dira, eta denok aho zabalik geratu gara ikuskizunaz.
Gainera, gynkana dibertigarri bat antolatu dugu. Taldeetan aritu gara hainbat proba eta jolas egiten, lagunarteko lehiaketan parte hartuz. Gauaren amaieran, nekatuta baina pozik, lo egitera joan gara.
Akanpada esperientzia zoragarria izan da beste behin, eta gogoz gaude hurrengo urterako!
2025(e)ko ekainaren 19(a), osteguna
KALABAZAK GURE ESKOLAKO ORTUAN
Gure eskolako ortuan kalabaza-haziak erein ditugu. Ikasle guztiok parte hartu dugu lan honetan, denon artean lurra prestatuz eta haziak ondo kokatuz. Ilusio handiz jarraituko dugu prozesua, egunetik egunera landareak nola hazten diren ikusiz.
Aurtengo helburu berezia dugu: kalabazak Arimen gauarako erabiliko ditugu 🎃🎃🎃. Jai horretarako apaingarriak egingo ditugu kalabazekin, eta agian beste erabilera dibertigarri batzuk ere aurkituko ditugu. Lan honetan parte hartzeak gure artean lankidetza eta ardura lantzeko aukera eman digu.
2025(e)ko ekainaren 2(a), astelehena
MENUAK KONTSULTATZEKO LINKA-LINK PARA LA CONSULTA DE MENÚS
Kaixo, familiak!
LINK PARA LA CONSULTA DE MENÚS: https://menuo.ausolan.com /
2025(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna
MENDIKOSOLORA IRTEERA
Gure eskolako Lehen Hezkuntzako 1., 2., 5. eta 6. mailako neska-mutilak Mendikosolo parkera egun zoragarria pasatzera joan dira eta primeran pasatu dute!!
2025(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena
TXIKIDYA KLUBA ZARATAMO ESKOLAN
Gaur Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilek DYAko Hodei eta Peioren eskutik, lehen sorospenei buruzko informazioa jaso dute. OSO INTERESGARRIA izan da!!
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 32. JAIA
Dakizuenez, 2025ko ekainaren 1ean EHIGEk, ikastetxe publikoetako guraso-elkarteean federazioak biltzen dituen Konfederazioak, antolatutako Euskal Eskola Publikoaren 32. jaia ospatuko da Urduñan, HERRIA LURRA ESKOLAN ERROTU lelopean.
2025(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA
Hitzak ez dira soilik esanahia duten unitateak; sentimenduak pizten, erreakzioak eragiten eta gizabanakoengan arrastoa uzten dute.
Horregatik, hitz gogorrak, itsusiak, zakarrak, mingarriak alde batera utziz, hitz goxoak, inspiratzaileak, motibatzaileak, lasaiak, maitasuna edo atsegina transmititzen dituztenak erabiliz, kolorez betetako katea sortu dugu.
2025(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
EUSKARALDIA- ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU
ERRONKAK
DANTZAK
PHOTOCALLA
HEADBANZ JOLASA
2025(e)ko maiatzaren 7(a), asteazkena
2025(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea
HEZKUNTZA PUBLIKOAN, LAN BALDINTZAK HOBETU!!
GURE ALDARRIKAPENAK GURE IKASLE ETA ZUEN SEME-ALABEEI KALITATEZKO HEZKUNTZA PUBLIKOA ESKAINTZEKO DIRA.
FAMILIA, GUREKIN BAT EGIN!!!
NUESTRAS REINVICACIONES SON PARA OFRECER A NUESTRO ALUMNADO Y A VUESTRAS HIJAS E HIJOS UNA EDUCACIÓN PÚBLICA DE CALIDAD.
¡FAMILIA, ÚNETE A NOSOTRAS!
📢MANIFESTAZIOA/MANIFESTACIÓN: MAIATZAK 10 DE MAYO 📢
BILBO: 18:00 / HEZKUNTZA ORDEZKARITZAN/DELEGACIÓN DE EDUCACIÓN
📢GREBA EGUNAK/DIÁS DE HUELGA: MAIATZAK 12, 13,14, 15, 16 DE MAYO (📢
2025(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena
2025(e)ko martxoaren 28(a), ostirala
2025(e)ko martxoaren 21(a), ostirala
MENDIKOSOLORA IRTEERA
Pasaden asteazkenean, Haur Hezkuntzako ikasle guztiak, Mendikosolora joan ziren eta egun itzela pasatu zuten ingurune zoragarri horretan.









.jpg)









.jpg)

















