2021(e)ko abenduaren 21(a), asteartea

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


GABONETAKO OPORRAK IRITSI DIRA ETA ZARATAMOKO ESKOLATIK EGUBERRI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI OPAROA OPA DIZKIZUEGU.
MARI DOMINGI ETA OLENTZERO ERE GUTAZ GOGORATU DIRA. IKUSI BESTELA.






2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna

 

 AZAROAK 25




Herria ikasleek egindako kartelez bete dugu Guraso Elkartekoen languntzarekin





 

2021(e)ko azaroaren 8(a), astelehena

ARIMEN GAUAAAAA!!!! BELDURGARRIA!!!

Arimen gau beldurgarria ospatu dugu Zaratamo Eskolan.

Eskerrik asko Mikela gure herritarrari, bere gaztetako kontuak guri azaltzeagatik.

MIKELA ESKOLAN

Zoragarria izan da! 



                                                                                   

2021(e)ko urriaren 1(a), ostirala

BUELTAN GARA!

 2021-2022 kurtsoari ezin zaio hasiera hobeagoa eman, gure ametsetako patioa! ze ondo pasatzen ari garen!

Guraso Elkarte, Udal, ikasle eta elkar-lanean parte hartu duten guztiei, ESKERRIK ASKO gure ametsetako jolastokia burutzeagatik.

Hemen dituzue egindako lan batzuek ikusteko aukera!!

 





 



2021(e)ko maiatzaren 20(a), osteguna

2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

LOREEN ZELAIA LH1 LH2

Herve Tullet margolariak erabiltzen duen teknika baten bitartez 1. eta 2. mailako ikasleek “LOREEN ZELAIA” sortu zuten. Denok elkarlanean sortutako zelaia izan zen.

2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

ZER EGIN DEZAKEGU HAMAIKETAKO ORDUAN PLASTIKOA MURRIZTEKO?

 Aurten, Agenda 21ean, plastikoaren murrizketa eta hamaiketako osasuntsuaren inguruan lanean jarraitzen dugu.

Aste bitan patio orduan plastikoaren bilketa egin dugu.

Lehenengo astean, plastiko asko bildu zen.

Bigarrenean, berriz, ikasleen proposamenak kontuan hartu eta gero, plastikoaren erabilpena murriztu zen.

Emaitzak honako hauek izan dira:

Eta ikasleen proposamenak hauek izan ziren:

Euren proposamenak kontuan hartuz honako gomendio eta erabakiak hartu ditugu.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laguntzagatik!!

SEGI HORRELA!!