2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

 



Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzen da. Aurten guk eskolan Azaroaren 30ean ospatuko dugu.  Goizean zehar ekintza ezberdinak burutuko ditugu Euskara gure eskolan eta eguneroko bizitzan bultzatzeko asmoz. Arratsaldean, gimnasioan, ekitaldia izango dugu, 2 urtetik 6. mailararte, ikasle guztiek dantza ezberdinak egingo dituzte guraso eta eskola osoaren aurrean, ondoren, txokolatada!!!!  Ondo izan...



AZAROAK 25

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zaratamo Eskolako ikasle eta irakasleek egunean bertan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu.