2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ANTZINAKO EGIPTOKO AURKEZPENA - 3. MAILA

Hemen duzue 3. mailakoek Egiptori buruz egin duten aurkezpena eta maketa. Eskerrak momiarik ez den agertu!







2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

 



Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatzen da. Aurten guk eskolan Azaroaren 30ean ospatuko dugu.  Goizean zehar ekintza ezberdinak burutuko ditugu Euskara gure eskolan eta eguneroko bizitzan bultzatzeko asmoz. Arratsaldean, gimnasioan, ekitaldia izango dugu, 2 urtetik 6. mailararte, ikasle guztiek dantza ezberdinak egingo dituzte guraso eta eskola osoaren aurrean, ondoren, txokolatada!!!!  Ondo izan...



AZAROAK 25

Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zaratamo Eskolako ikasle eta irakasleek egunean bertan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu. 


2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

HH5 GARRAIOEKIN BURU BELARRI!


         Hormairudi ederra egin genuena!

-         Irudimena sustatuz, material birziklatuarekin bakoitzak bere garraioa sortu zuen.


-       









2016(e)ko irailaren 9(a), ostirala

2016/17 IKASTURTEA

ONGI ETORRIA


Ondo pasa duzue
udan oporretan
seguru nago baietz
ez nago txantxetan.
Eskolara bueltatu 
berriro geletan
primeran pasatzeko
aukera benetan.
-----
Aurkituko zineten
zuen lagunekin
hoiek ere egon dira 
kriston gogoekin.
Ondo pasako dugu
hemen elkarrekin
zelai berriei ere
atera etekin.

*********

Txanela gora
Txanela bera
pilo bat gauza
ikasteko aukera.
Baga-Biga ere hortxe duzu
matematikan jo eta su
beti egin kasu
ta laguntza behar baduzu
andereñoa ondoan daukazu.

2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

GREZIAKO IDOMENI HERRIAN DAUDEN ERREFUXIATUEI LAGUNTZA

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, ekialdetik ihesean datozen errefuxiatuei helarazteko elkartasun kanpaina jarri zuen abian.  Eskatzen zuten hainbat materialaren artean: UMEEN UDAKO ARROPA, OINETAKO, EGUZKI KREMA ETA HAUR-HIGIENERAKO PRODUKTUAK (fardel eta toallitak) zeuden. Eskola moduan parte hartzera gonbidatu zintuztegun eta zuei esker guzti hau lortu da!!!



Idomeniko errefuxiatuen esparrua eraitsi duten arren, GBGE elkarteak ziurtatu digu: jasotako jeneroa irabazi-asmorik gabea bildua izan dela eta beharra duten pertsonei banatuko zaiela, Euskal Herrian bertan zein hemendik kanpo.



ZORIONAK ETA GORA ELKARTASUNA!!!

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

EGUZKI SISTEMA LH2


 Hona hemen 2. Mailako neska-mutilek egindako zintzilikarioak.
Eguzki Sistema dotorea, ez da ?
Ea planeta bakoitzaren izena asmatzeko gauza zaren!
Ezetz lortu!!!

Gustatuko litzaizuke planeta honetan bizitzea?

Kontuz, gero! Extralurtarrez beteta dago, eta!!!