2026(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

KORRIKA TXIKI

Ostiral honetan, martxoaren 27an, goizeko 10:00etan, gure eskolan “KORRIKA TXIKI” ospatuko dugu.

Ondorengo mapan  ibilbidea eta maila bakoitzak lekukoa non jasoko duen ikus dezakezue.

Etor zaitez gu animatzera!

* Euria egitekotan, ekintza eskola barruan beste era batera egingo da.

* Egun horretan zuen seme-alabak arropa erosoarekin bidaltzea gomendatzen dizuegu eta ahal bada eskolako kamiseta ekarri.


Este viernes, 27 de marzo, a las 10:00 de la mañana, celebraremos en nuestra escuela la “KORRIKA TXIKI”

En el  siguiente mapa podéis ver el recorrido y el lugar donde cada curso recogerá el testigo.

* En caso de lluvia, esta actividad se realizará de otra manera en la misma escuela.

* Os recomendamos que ese día vuestras hijas e hijos vengan con ropa cómoda y a ser posible con la camiseta de la escuela.

¡Ven y anímanos!





24. KORRIKA - EUSKARA GARA

Gaur goizaldean, 05:32 inguru, une berezia biziko du Zaratamo eskolak: Korrikako lekukoa gure eskuetara iritsiko da, eta ilusioz beterik gaude guztiok. Gure eskola beti izan da euskararen aldeko erreferentea, eta beste behin ere, bide horretan pauso sendoa emateko prest dago.

Gure ordezkariak, Lehenengo mailako Laia eta Ainara irakaslea, irrikaz daude lekukoa hartzeko unea iristeko. Ziur gaude harrotasunez eta indarrez eramango dutela gure kilometro zatia, Zaratamo eskolaren izena eta euskararekiko konpromisoa bihotzean daramatela.

Baina Korrika guztiona da. Horregatik, Zaratamo eskolako familia guztiak eta gure komunitate osoa gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, animatzera, eta une hau elkarrekin bizitzera. Denon artean egiten dugu indartsuago euskararen bidea.

Etorri, parte hartu eta bizi dezagun elkarrekin Korrika! Gora Zaratamo eskola eta gora euskara!


Hoy de madrugada, sobre las 05:32, la escuela de Zaratamo vivirá un momento muy especial: el testigo de la Korrika llegará a nuestras manos y todas y todos estamos llenos de ilusión. Nuestra escuela siempre ha sido un referente en favor del euskera y, una vez más, está preparada para dar un paso firme en ese camino.

Nuestras representantes, Laia, de primer curso, y la profesora Ainara, están deseando que llegue el momento de recoger el testigo. Estamos seguros de que recorrerán nuestro tramo con orgullo y energía, llevando en el corazón el nombre de la escuela de Zaratamo y su compromiso con el euskera.

Pero la Korrika es de todas y todos. Por eso, queremos invitar a todas las familias de la escuela de Zaratamo y a toda nuestra comunidad educativa a participar, animar y vivir este momento juntas y juntos. Entre todos y todas hacemos más fuerte el camino del euskera.

¡Ven, participa y vivamos juntas y juntos la Korrika! Gora Zaratamo eskola eta gora euskara!

2026(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

EKOSISTEMEN MAKETAK

Gogoratzen duzue ekosistemen maketa batzuk egiten hasi ginela? hona hemen amaierako emaitza, politak dira ezta?. Hurrengo astean eskolako beste ikasleentzat erakusketa bat prestatuko dugu azalpenak eta guzti .

3. zikloko ikasleak








2026(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

EUSKAL ASTEA

Aste honetan gure eskolan Euskal Astea ospatuko dugu, eta ilusio handiz prestatu ditugu aste osorako ekintza bereziak. Helburua gure kultura, hizkuntza eta ohiturak ezagutzea eta bizitzea da, modu dibertigarri eta parte-hartzailean.

Astean zehar hainbat jarduera egingo ditugu: euskal dantzak, bertsoak, olerkiak, asmakizunak, herri kirolen erakustaldia, kantaldia, txitxiburduntzia, Korrika txikia... 

Euskal Astea aukera paregabea da gure sustraiak balioan jartzeko eta komunitate gisa elkartzeko. Denon artean giro atsegina sortzea eta euskal kulturarekiko harrotasuna sendotzea da gure asmoa.



2026(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA



Guretzat garrantzitsuak diren emakumeei aurpegia jarri diegu, jakiteko nondik gatozen eta nora joan nahi dugun.

Sustraietan, familiako emakumeen argazkiak itsatsi ditugu eta adarretan, familiak ez diren eta guretzako garrantzitsuak direnak.


2026(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

EKOSISTEMAK

3. zikloko ikasleak gara eta EKOSISTEMAK lantzen gaudenez taldeka maketak egitea pentsatu dugu.
Laster erakusketa bat antolatuko dugu eta gure beste zikloko lagunek ikusteko eta gure aurkezpenak entzuteko aukera izango dute.






2026(e)ko otsailaren 2(a), astelehena

HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA da eta gure urmaelaren txokoa aurkeztu nahi dizuegu zenbat maite dugun ikusteko.
 
Gonbidatuta zaudete ikustera!!!.


3. zikloko ikasleak.