2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

HORRELAKOAK GARA - HH5

5 Urteko neska-mutilak nolakoak garen aztertzen ibili gara azken asteotan. Nola egoten gara amaren tripa barruan? Nola jaiotzen gara? Nolakoak gara kanpotik? Nolakoak gara barrutik? Galdera hauen eta beste askoren erantzunak bilatzen jardun gara...

Haurdunaldiaren prozesua aztertu genuen, Espermatozoide eta obulu bihurtu ginen, likido amniotikoari buruz aritu ginen, urak botatzea zer den ikasi genuen, ama haurdun bat gonbidatu genuen gelara (Eskerrik asko Ostaiska eta Amets!), gure jaiotzari buruz aitatxok eta amatxok idatzitako gutunak irakurri genituen, gure argazkiekin albuna osatu genuen, ...

Gorputza kanpotik eta barrutik nolakoa den ere aztertu dugu. Gure siluetak egin ditugu eta gorputz atal ezberdinei buruz ikasi dugu (burmuina, bihotza, birikiak, urdaila, zainak, ...). Amaia medikuaren bisita izan genuen eta gure bihotz taupadak entzun ahal izan genituen. Anbrosio ere gelan izan dugu egun batzuetan hezurdurari buruz gehiago ikasteko asmoz. 

Hona hemen egindako lanaren argazki batzuk:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.